Asteburu honetan jolastuko dira Cartagena-n U13 eta U15-eko selekzioen txapelketak.

Larunbatean jolastuko dituzte selekzio guztiek multzoko fasea non, bakoitzak 4 partidu edukiko dituen.

U15 mutilak goizeko 09:30etan hasiko dira Gaztela-Mantxa-ren aurka eta ondoren, Melilla edukiko dute zai 11:20etan. Bazkaldu ostean, multzoko faboritoaren aurka neurtuko dira 16:30etan, Katalunia. Azkenik, Asturias-en aurka amaituko dute 19:50etan.

U15 neskak aldiz, Errioxa-ren aurka hasiko dira 12:35etan eta, atseden gutxirekin, Gaztela-Mantxa 13:25etan. Arratsaldean Katalunia eta Murtzia edukiko dituzte 17:45etan eta 20:15etan hurrenez hurren.

U13 mutilak Balear Uharte-en aurka egingo dute debuta 09:30etan eta goizeko saioa Murtzia-ren aurka itxiko dute 11:20etan. Bazkaldu eta gero Andaluzia eta Gaztela Leon, 16:30etan hegoaldekoen aurka jolastuz eta 19:50etan besteen aurka.

Bukatzeko, U13 neskak dauzkagu, Galizia-ren aurka jolastuz lehenengo 12:10etan eta Murtzia-ren aurka gero 13:00etan. Arratsaldean Katalunia 17:20etan eta Aragoi 19:50etan.

Igande goizean jolastuko da fase finala eta emaitzen arabera, final-laurdenak edo galtzaileen fasea jolastuko dute. Horren ostean, sari banaketaren zeremonia ospatuko da selekzio guztiekin.

Bai Yon Gonzalez-en mutilak eta baita ere Nadia Gutiez-en neskak, sentsazio onekin iristen dira txapelketara eta gogo askorekin daude konpetitzeko eta esperientzia honetaz disfrutatzeko. 3×3-ko egokitzapena zaila izaten da 5×5-etik datozen jokalarientzako normalean baina, eginiko lan onari esker, jokalariak inoiz baino hobeto iristen dira txapelketara.

ZORTE ON!