U15 mutilak brontzearekin itzuli dira Euskadi-ra asteburu zoragarri bat eta gero.
Hasieratik gogor hasi ziren multzoko fasean 4tik 3 irabaziz eta 2º geratuz, soilik Katalunia-ren aurka galduz. Igandean ere ondo egon ziren final-laurdenak irabaziz Aragoi-ren aurka partidu itzel batean 15-21. Final-erdietan aldiz, ezin izan zuten oso serio jolastu zuen Madril baten aurka, nahiz eta ederki lehiatu, 12-16. Azkenik, 3º-4º postuen borrokan, infartuzko amaiera batean gehiago asmatu zuten eta 9-12 irabazi zieten Kanariar Uharteei.
U15 neskak ere mutilen ibilbide berdina kalkatu zuten soilik Katalunia-ren aurka galduz multzoko fasean, 6-21. Hala ere, final-laurdenetara sailkatu ziren sentsazio oso onak utziz eta saskibaloi aparta jokatuz. Igandean, ez zuten zorte berdina eduki, lehenik, Valentzia-ren aurka galduz partidu zirraragarri batean, 16-15. Gero 5º postuaren borrokan, Andaluzia hobeto egon zen azkeneko minutuetan, 11-14, eta bukatzeko, Gaztela-Leonen aurka, nekea nabaria izan zen 17-11 galduz eta 8º geratuz.
U13 mutilek ez zuten zorte berdina eduki partidu bakarra irabaziz maila haundiko multzo batean. Balearrak, Andaluzia eta Gaztela-Leon superiorrak izan ziren eta soilik Murtzia-ren aurka lortu zuten garaipena. Hala ere, igande bikain batekin amaitu zuten asteburua 13º postua lortuz Kantabria eta Errioxa-ren aurka sentsazio oso onekin irabaziz, 19-13 eta 18-9 hurrenez hurren.
Bukatzeko, U13 neskak, 9º geratu ziren final-laurdenetara talde bakarra sailkatzen zen multzo batean. Izan ere, lehenengo fasean soilik partidu bakarra galdu zuten eta, gai izan ziren Katalunia eta Aragoi bezelako selekzioei irabazteko. Hala ere, multzoko 2º izan ziren eta 9º postuaren borrokan egon ziren igandean. Bertan, lehenik Asturias-en aurka galdu zuten 11-16 eta, azkeneko partiduan, Murtzia-ren gainetik pasa ziren 3-16 irabaziz.
Emaitzetatik haratago, eta hauek oso onak izanda, gure neska-mutilek aurpegia eman dute une oro eta gure eskualdea oso goran utzi dute. Gainera, esperientzia itzela bizi izan dute, asko disfrutatuz eta batez ere, asko disfrutarariz.
AUPA EUSKADI!