Amaitu dute Eslovakia-ren aurka jolasteko prestakuntza eta bihar bidaiatuko dute Bratislava-ra.

3 egun bizi eta gogor izan dira gure mutilentzako, Beasaingo Antzizar Kiroldegian. 3 saio non, 2 orduko denbora edukita, ahalik eta hoberen aprobetxatu dute Eslovakia-ren aurkako lagunartekoak prestatzeko.

Mikel Odriozola hautatzailearekin eta Urko Perez eta Beñat Etxeberria jokalariekin hitz egiteko aukera eduki dugu.

Mikel-ek ilusioz beteta daudela esan digu bi partidu hauek jolasteko. “Taldea ondo dago, gogotsu, esperientzia polita baita beraientzat eta hori bizitzeko gogoekin daude.” Gainera, helburuetako bat Europan maila eman dezaketela erakustera doazela aipatu digu.

Bere partetik, Urko Perez Beasaindarrak, taldea orokorrean ondo ikusten duela azaldu digu eta aurreko urteko bloke berdina izateak asko laguntzen duela dio. “Aukerak ikusten ditut partiduak irabazteko. Egia da lagunartekoak soilik direla baina, konpetitzeko gogoekin nago”.

Azkenik, Beñat Etxeberria Tolosarra ere aukerarekin “gustoa” dagoela esan digu baina badaki zaila izango dela beraien aurka konpetitzea. “Entrenamenduetan ikusten da bakoitza leku batetik datorrela baina talde polita osatzen dugu. Miraririk ezin da eskatu baina talde bezela jolastu dugu”.

Bihar eguerdiko 13:15etan aterako dira Viena-ko aireportura eta handik autobusez joango dira Bratislava-ra. Partiduak Uztailak 5ean 20:30etan eta 6ean 16:00etan jolastuko dituzte HANT ARENA-n eta, horren ostean, itzulera egingo dute.

Gehienentzako esperientzia ahaztezina izango da beraz, espero dugu disfrutatzea eta ziur gaude Euskadi merezitako tokian utziko dutela.

AUPA EUSKADI!