U20 selekzioak galdu egin du 66-58 bere lehenengo partiduan Bratislavako Hant Arenan Eslovakia-ren aurka.
Mikel Odriozola eta Yon Gonzalez-en mutilek, partidu guztian zehar ondo lehiatu eta aurpegia eman dute, baina etxekoen maila fisikoa gehiago izaten amaitu da.
Hauek, oso ondo hasi dira lehenengo laurdenean 14-7ko partzial batekin baina, gureak gai izan dira abantail hori murrizteko laurdenaren bukaeran, Oier de las Herasek zelai erditik sartutako hiruko batez lagunduta, 23-22.
Bigarren laurdenean Eskovakiarrak berriro ere oso ondo sartu dira partzial positibo bat lortuz, 36-28. Hala ere, gureak ez dute etsi eta atsedenaldira bizirik iristea lortu dute 39-34ko emaitzarekin.
Bigarren zatian, defentsak erasoak baino gehiago izan dira, baloi galdu askorekin eta, hori aprobetxatuz, gureak 3 puntura jartzea lortu dute, 49-46 bukatuz hirugarren laurdena.
Azkeneko 10 minutuak era ezinhobean hasi dira aurretik jartzen markagailuan lehenengo aldiz partidu guztian 49-51 eta, garaipena nahi genuela adieraziz. Hortik aurrera, etxekoak defentsa maila areagotu dute maila fisikoarekin batera eta, Peter Kovacik izar eslovakiarraren erakustaldi batez lagunduta, garaipena lortzen amaitu dute, 66-58.
Ondo lehiatutako partidua izan da baina, baloi galduak min asko egin digute. Bigarren partiduari begira hobetzeko zerbait izan beharko da, garaipena lortu nahi badugu.