Azpeitian izango da aurten BASKONIA eta SURNE BILBAO BASKET-en arteko lehia, denboraldiko lehen txapela irabazteko helburuarekin.
Partidu zirraragarria espero da, bi taldeek proiektu interesgarriak egiten ari direlako, hainbat aldaketekin plantilletan.
Arabarren aldetik, aipagarriena Pablo Laso entrenatzailearena da, ilusioa berpiztu baitu Gasteizen eta are gehiago Baskoniako zaleen artean. Azken hauek gogotsu daude denboraldi berri bati aurre egiteko etxeko baten aginpean eta, Euskal Kopa izango da lehen froga garrantzitsua aurre denboraldiko lana baloratzeko.
Bizkaitarren partetik, Harald Frey, Tomasz Gielo, Muhammad-Ali Abdur-Rahkman, Rubén Dominguez eta Marvin Jones fitxaketa berriak nola bertaratzen diren ikusiko da neurketa honetan. Bilbotarrak asko indartu dira fitxaketa hauekin eta noraino iristeko gai diren ikusteko froga ederra izango da.
Ez galdu aukera eta gerturatu zaitezte Irailak 13, arratsaldeko 20:00etan Azpeitiako Kiroldegira.
ZORTE ON BI TALDEEI!