Arrasateko Mondragon Unibertsitatearen igoerarekin, lau taldeko Euskal Kopa izango dugu aurten.

Izan ere, ohikoa izaten ari zen azken urteetan, Ibaizabal, Domusa Teknik ISB eta HGB Ausarta Barakaldo E.S.T.-ren arteko triangularra Euskal Kopan.

Aurten beraz, final-erdiak eta finala edukiko ditugu, Galdakaoko Urreta Kiroldegian.

Aipatzekoa da, Domusa eta Barakaldo Nesken Challenge Mailan arituko direla aurten eta, Ibaizabal eta Mondragon Unibertsitatea aldiz, Nesken Bigarren Mailan.

Irailak 20ean jolastuko dira final-erdiak, 18:00etan hasita IBAIZABAL eta BARAKALDO-ren arteko Bizkaitar derbiarekin. Berdekoak, etxean jolasten dutela baliatuz, ezustekoan harrapatu nahiko dute a priori neurketa irabazteko faborito den Barakaldo, aurreko urteko denboraldia kontuan izaten badugu.

Bestalde, 20:00etan, Gipuzkoar derbia izango dugu DOMUSA TEKNIK ISB eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean. Hemen ere, Azkoitiarrak indartsugoak direla dirudi aurreko denboraldian Challenge Mailara lorturiko igoera kontuan edukita. Hala ere, Arrasateko taldeak ere berea egin zuen igoera historiko bat lortuz eta ez diete gauzak erraz jarriko.

Irabazten duten bi taldeek Irailak 22an 12:00etan jolastuko dute final haundia, Euskadiko Txapeldun bilakatzeko ilusioarekin.

Talde guztientzako aukera ezinhobea izango da gauzak probatzeko eta batez ere, aurre-denboraldiko lana praktikan jartzeko.

ZORTE ON DANOI!