6 taldeek parte hartuko dute aurten, EBA maila izena zuen Euskal Kopan.

Bi fasez osatutako txapelketa bat izango da non, lehenengoan, bi multzo egongo diren, A eta B.

A multzoan BILBAO BASKET FUNDAZIOA, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta TABIRAKO BAQUE egongo dira, B multzoan ULACIA ZKE, REDLINE MEKANIKA TAKE eta BASKONIA dauden bitartean.

Beraz, fase honetan, talde bakoitzak 2 partidu jolastuko ditu “triangular” moduan, bat etxean izanda eta bestea kanpoan. 3 jardunaldi izango dira, 3 asteburu ezberdinetan banatuta, Irailak 14-15ean hasita, 21-22an jarraituz eta 28-29an amaituta. Multzo bakoitzeko lehenengo biak soilik sailkatuko dira fase finalera.

1. JARDUNALDIA

A multzoa: TABIRAKO BAQUE – BILBAO BASKET FUNDAZIOA.

B multzoa: REDLINE MEKANIKA TAKE – BASKONIA.

2. JARDUNALDIA

A multzoa: MONDRAGON UNIBERTSITATEA – TABIRAKO BAQUE.

B multzoa: BASKONIA – ULACIA ZKE.

3. JARDUNALDIA

A multzoa: BILBAO BASKET FUNDAZIOA – MONDRAGON UNIBERTSITATEA.

B multzoa: ULACIA ZKE – REDLINE MEKANIKA TAKE.

Fase finala Landako Kiroldegian ospatuko da Urriak 5 eta 6ko asteburuan, larunbat arratsaldean final-erdiak jolastuz (AM 1º vs BM 2º eta BM 1º vs AM 2º) eta igande arratsaldean finala.

Nahiz eta lagunartekoak izan, txapelketa hau garrantzitsua da talde guztientzako erritmoa hartzen joateko eta aurre-denboraldiko lan guztia martxan jartzen hasteko, Euskadiko Txapeldun izatearen asetasunaz aparte.

ANIMO DANOI!