Gure epailea den Sergio Manuel hautatua izan da Euroligako Epaileen Sailetik hurrengo denboraldian Euroliga eta Eurocup partiduak arbitratzeko.
Sergiok 2001ean hasi zuen bere ibilbidea epaile bezela Bizkaiako Epaileen Saskibaloi Batzordean eta, urtez urte hobetzen joan ondoren, Euskal Batzordera igotzea lortu zuen 2008an.
Bere jauzirik haundiena uda horretan eman zen FEBeko 2.en taldera gehituz, EBA eta LF2eko partiduak arbitratzeko. Bi urte besterik ez zituen egin bertan, izan ere, 2010ean, FEB-eko 1.go taldera igotzen da, Urrezko LEB eta Nesken Lehen Mailako partiduak zuzentzera.
2012ko abuztuan, Sergiok beste pauso haundi bat ematen du, Endesa Ligara igoz. Geroztik, bertan dabil bere 13.en denboraldia hasteko prest, hainbat finaletako partidu eta Errege Kopa arbitratu izanaz iada.
2019an FIBA lizentzia lortu zuen, herrialdeen arteko neurketak, europako txapelketak eta FIBA Europak antolaturiko edozein lehiaketa arbitratzeko baimenarekin.
Orain, bere azkeneko pausoan, Euroliga eta Eurocup partiduetan ikusiko dugu, bere ibilbide profesionala handituz.
Dudarik gabe eredu garbia epaile izan nahi duten guztientzako.
ZORIONAK SERGIO!