Aurten ez dugu LEB izena zuen Euskal Koparik izango, FEB-ek txapelketa bat antolatuko duelako lehenengo eta bigarren mailako taldeentzat.

Txapelketa hau Espainiako Kopa izena du eta FEB-eko lehenengo bi mailetan dauden talde guztiek parte hartuko dute.

5 taldeko 8 multzo egongo dira, eta denak denan aurkako formatuan jolastuko dute, Irailak 6-8ko asteburuan hasita eta Azaroak 12an amaituta.

  • 1º JARDUNALDIA: Irailak 6-8.
  • 2º JARDUNALDIA: Irailak 13-15.
  • 3º JARDUNALDIA: Irailak 20-22.
  • 4º JARDUNALDIA: Urriak 22.
  • 5º JARDUNALDIA: Azaroak 12.

Gureak, GUUK GIPUZKOA BASKET, TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA eta JUARISTI ISB, B multzoan egongo dira, ALMERKA OVIEDO BALONCESTO eta GRUPO ALEGA CANTABRIA.

Soilik lehen sailkatua sartuko da final-laurdenetan beste multzoko lehen sailkatuekin. Final-laurdenak zozketa bidez zehaztuko dira eta joan-itzuli formatuan jolastuko dira. Bertako irabazleak azken fasera igaroko dira final-erdi eta final formatuan.

Finalaren irabazlea Espainiako Koparen txapeldun bilakatuko da.

ZORTE ON GUZTIEI!