Esperientzia bikaina bizi zuten gure staff eta jokalari guztiek Dax/Soustonseneko Nazioarteko Txapelketan eta hautatzaileekin hitz egiteko aukera izan dugu.

“Balantzea oso positiboa izan da orokorrean, esperientzia itzela izan baita parte hartu dugun denontzako. Oso pozik gaude neskekin, esfortzu haundia egin baitute urteko momentu zail batean, aurredenboraldia. Sekulako ilusioa eta konpromezua erakutsi dute.” zioen Joel Miezak, U15 nesken hautatzaileak.

Gorka Gilek aldiz, U15 mutilen hautatzaileak, “esperientzia itzela izan da jokalarientzako, inoiz jolastu ez duten pertsonen aurka jolastu baitute, jolasteko era ezberdinak ikusiz. Gainera, talde bezela oso ondo egon dira eta bikain lehiatu dute.” zioen.

U14 nesken hautatzaileak ere, Alberto Cea, alde beretik jo zuen “Partidu onak egin ditugu, batez ere defentsan eta honek Espainiako Txapelketa prestatzen jarraitzeko balio izan digu. Kontzentrazio honetan egon diren jokalariak ondo egin dute eta maila haundian egon dira, ulertuz aurre-denboraldi fase batean gaudela oraindik. Esperientzia itzela izan da.”  esanda.

Azkenik, Gorka Atxalandabaso, U14 mutilen laguntzaileak “Lehenengo partiduan bi punturengatik irabazi genuen non detaile txikiek markatu zuten aldeak, eta bigarren partiduan aldiz, lau punturengatik galdu genuen non nekeak kalte asko egin zigun. Hortaz aparte txapelketa ona izan da, ezagutzeko balio izan gaituena.” esan zigun.

Ekitaldi honekin amaiera jartzen diogu txapelketa ezberdinez osaturik egon en uda luze bati. Gure selekzioek oso ondo ordezkatu gaituzte egon diren leku guztietan eta aurrera pauso haundiak eman ditugu Selekzio eta Federazio bezela.

AUPA EUSKADI!