Azpeitian ospatu da gaur ACB Euskal Koparen aurkezpena non Maier Lizaso (Iraurgi SB) eta Luis Sautu (ESF) lehendakariak egon diren, Isabel Iturbe (Bilbao Basket) eta Luis Querejetarekin (Baskonia) batera.
Gogoratu hurrengo ostiralean, Irailak 13an, Azpeitiako Kiroldegian jolastuko dutela 20:00etan.
Aukera paregabea lehen mailako jokalariez eta saskibaloiaz disfrutatzeko.
Azkenik, gure Federazioko Lehendakaria den Luis Sautuk, esker oneko hitz batzuk utzi ditu, Euskal Kopa honetako parte diren kide eta erakunde guztiei.