Gipuzkoa Basket-ek eraman zuen garaipena denboraldiko lehen derbian.

Lehiaketa guztiak hastera doazen bitartean, aurreko asteburuan Gipuzkoa Basket eta Biele ISB-k iada egin zuten debuta denboraldiko lehen txapelketa ofizialean, Espainiako Kopa.

Hasieratik Donostiarrak gehiago izan ziren lehenengo laurden itzel bati esker non, erasoan oso fin ibili ziren, 26-16. Bigarren laurdenean aldiz, partidua parekatu egin zen baina, hasierako partzial horri esker, Mikel Odriozolarenak 13 gora joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian, Biele ISB emaitzari buelta ematen saiatu zen baina, Donostiarrek berriro ere partiduaren kontrola hartu zuten eraso eraginkor askorekin. Azkenean 90-68 amaitu zen neurketa.

Bi taldeak oraindik aurre-denboraldian daudela garbi ikusi zen baina, partidu polita utzi zuten Azkoitiara gerturatu ziren guztientzako.

Azkenik, aipatzekoa da Oier Inda OƱatiarraren debuta lehen taldearekin 16 urte dituela soilik. Sekulako partidua burutu zuen ozarkeria askorekin eta erakutsiz sekulako altxorra dela saskibaloi gipuzkoarrarentzat.

Azpeitiarrak, TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-ren aurka jolastuko dute datorren jardunaldian Larrea Kiroldegian. Bizkaitarrentzako debuta izango da lehiaketan, atsedenaldia eduki eta gero lehenengo jardunaldi honetan.

GIPUZKOA BASKET-ek aldiz, Torrelavegara bidaiatuko du GRUPO ALEGA CANTABRIA-ren aurka jolastera, azken partiduko dinamika onarekin jarraitzeko asmoz.