Partiduz beteriko jardunaldia izango da, Eliteko taldeentzat.

Lehenik eta behin, ACB EUSKAL KOPA-ren partidua izango dugu gaur, Azpeitiako Kiroldegian, arratsaldeko 20:00etan.

BASKONIA eta BILBAO BASKET neurtuko dira denboraldiko lehen derbian, Euskadiko Txapeldun izateko helburuarekin. Taldeak oraindik ez daude ehuneko ehunean baina, ikuskizun itzela espero da, Pablo Laso-ren itzuleran Gasteizko taldera. Bilbotarrak aldiz fitxaketa interesgarriak egin dituzte aurtengo udan eta pixkanaka nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izango dugu. Nahiz eta lagunarteko bat izan, Euskadiko Txapeldun izatea beti da berezi eta biek horretarako borrokatuko dute.

Bestalde, Espainiako Kopa-ren bigarren jardunaldia dugu, TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-ren debutarekin etxean BIELE ISB-ren aurka. Zornotzarrak aro berri bat hasten dute Javi Garcia Panizo-ren aginpean eta lehen garaipena gehitzen saiatuko dira beraien lehen partiduan. Aurrean talde Azpeitiarra izango dute, aurreko asteko porrotaz berregiten saiatuz eta sailkapenean aurrera pauso bat emateko gogoarekin. Partidua Larrean jolastuko da larunbatean 18:30etan.

GIPUZKOA BASKET-ek ere Koparen bigarren jardunaldia izango du GRUPO ALEGA CANTABRIA-ren etxean, larunbat arratsaldean, 19:00etan. Mikel Odriozola-ren taldea bigarren garaipena eskuratzen saiatuko da lehenengo partiduan utzitako irudi paregabea errepikatuz. Aipatzekoa da ere, Gipuzkoa Basketek ilusioz beteriko denboraldi honetan, talentuz beteriko Gipuzkoar gazteekin lanean dagoela, nahiz eta lehen taldearekin jolasterik ez duten.

Amaitzeko, TERCERA FEB-eko Euskal Kopa martxan jarriko da aste honetan ere, TABIRAKO BAQUE – BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta REDLINE MEKANIKA TAKE – BASKONIA-ren arteko partiduekin. Dakizuenez, 6 talde daude bi multzoetan banatuta eta soilik multzoko lehenengo biak sailkatuko dira Final 4-a jolastera.

A multzoan Durangoarrak eta Bilbotarrak ditugu. Etxekoak mailara igo berriak, nahiz eta esperientzia haundia izan iada kategori honetan, eta, bigarrenak gutxigatik ez zuten lortu Bigarren FEB-era igotzea. Garbi dago a priori beltzekoak direla faborito, baina ikusi beharko da biak nola iristen diren. Landakok berriro ere FEB-eko lehiaketa bat hartuko du eta zaleek ez dute huts egingo. Larunbatean 19:00etan.

B multzoan aldiz Tolosarrak eta Gasteiztarrak, biak gogo askorekin eta biak lehiaketa honetan urruti iristeko intentzioarekin. Neurketa honetan ere, Gasteiztarrak dirudite indartsugo aurreko denboraldiko sailkapenari erreparatzen badiogu baina, Goar Artetxeren taldeak lan oso ona egin du aurredenboraldian eta aurpegia emango dutela ziur gaude beraien zaleen aurrean. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan Usabalera gerturatu zaitezkete.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ULACIA ZKE-k atseden hartzen dute asteburu honetan.

ARGAZKIA: BASKONIA