Atzo, hainbat omenaldi egin zitzaizkion Iraurgi ISB klubari, beraien 50.garren urteurrenarengatik. Batetik Euskal Saskibaloi Federazioak eta bestetik Baskonia klubak, oroigarri bana eman zioten, Maier Lizaso lehendakariari, urte guzti hauetan egindako lana eta emandako babesa eskertzeko helburuarekin.
Halaber, Iraurgi ISB-k, omenaldi berezia egin zion beraien historiaren parte izan den eta kluba maila gorengoenera eraman duen “alma mater” izan den Jose Luis Zubizarreta “Xubi”-ri.
Gu ere omenaldira batu gara, eta Xubiri, eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Mila esker egin duzun guztiagatik eta oraindik egiten ari zarenarengatik.
EREDU!