Gaur ere, Galdakaon, bihar hasiko den 2. Mailako Nesken Euskal Kopa aurkeztu da, Iñigo Hernando Alkatea, Asier Korta Kirol Zinegotzi eta Amets Iturbe Kultur Zinegotziarekin.

Iñigok eta Ametsek, eskerrak eman dizkiote Ibaizabal Saskibaloi Taldeari udalerrian kirola sustatzeko egiten ari diren lanarengatik, bereziki nabarmenduz emakumezkoen saskibaloiaren ikusgarritasuna.

Gorka Paternina, Ibaizabal klubeko lehendakaria, aurkezpenean egon da ere eta esker onak itzuli dizkio Udalari, ematen dieten babesa eta hurbiltasuna azpimarratuz.

Bestalde, Euskal Kopa honetan parte hartzen duten lau taldeek izan dute ordezkaritza gaur, Olaia Arenas (HGB HORBISA GREENKW BARAKALDO), Odeth Betancourt (MONDRAGON UNIBERTSITATEA), Alazne Lizundia (DOMUSA TEKNIK ISB) eta Usua Iruskieta (IBAIZABAL) jokalarien presentziarekin.

Bihar jolastuko dira final-erdiak, 18:00etan izanda lehenengoa HGB Horbisa GreenKW Barakaldo eta Ibaizabal-en artean eta bigarrena 20:00etan Domusa Teknik ISB eta Mondragon Unibertsitatea-ren arteko Gipuzkoar derbiarekin.

Irabazten dutenak soilik jolastuko dute final handia igande goizean 12:00etan.

Mila esker Galdakaoko Udala-ri emandako informazioa eta argazkiarengatik!