Kadete eta Junior Euskal Ligak martxa hartuko dute asteburu honetan.
Uda luze baten ostean, denboraldi berri bat dugu gainean eta, Kadete eta Junior Mailak inoiz baino biziago bueltatzen dira.
Kadete Nesken Mailan, arabar derbi batekin hasiko gara, larunbat goizean, ASEVI ARASKI eta FSGROUPE ARABA-ren arteko lehiarekin. Beste hiru neurketak 13:00etan izango dira, EASO IBAETA BASKET IRULEA – URRATEGI BARNE DISEINUA, LOINTEK GERNIKA – LA SALLE BILBAO eta ZAST GAP ZKE – ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA partiduekin. Ikusi daitekeen bezala, talde oso klasikoak dira, ibilbide askorekin Euskal Ligetan, eta zaila da iragartzea oraindik nor izango den Euskadiko Txapeldun.
Kadete Mutilen Mailan, pare bat aldaketa daude pasa den denboralditik, izan ere, EFIK ISB eta ATLETICO SN SN, zuzenean Euskal Ligan hasten dira. Lehenengo hauek, debut zaila izango dute BASKONIA A-ren aurka, baina etxean jolasten dutela aprobetxatuz, denboraldiko lehen ezustekoa ematen saiatuko dira. Bestetik, EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta KREAN OINTXE-ren arteko Gipuzkoar derbia dugu, TABIRAKO BAQUE eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko Bizkaitar derbia eta, ATLETICO SN SN-k BARAKALDO BASKET jasoko du etxean Euskal Ligako debutean. Urtero bezela, Baskonia eta Bilbao Basket-en artean Euskadiko Txapelduna aterako dela dirudi, baina ikusi beharko da noraino iristeko gai diren.
Bestalde, Junior Nesketan ere, partidu oso interesgarriekin hasiko gara. Lehenik eta behin, EUROMEX ARASKI eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren arteko borroka. Aurreko denboraldian bi taldeei asko kosta zitzaien Euskal Ligan lehiatzea baino aurten, aurreko urteko esperientziaz baliatuta, aurrera pauso bat ematen saiatuko dira. Hortaz aparte, OPTICA TROCONIZ ARABA-k FUNDIBIDE ISB hartuko du etxean. Aurreko denboraldian neurketa oso estuak bizi genituen bi talde hauen artean eta, aurten berdina gertatzea espero da. Jardunaldia igandean itxiko da, BARAKALDO BALONCESTO – LOINTEK GERNIKA eta ZAST KURAYE ZKE – LOIOLA INDAUTXU 08-ren arteko norgehiagokekin.
Bukatzeko, Junior Mutilak ditugu, non, faborito nagusia, BASKONIA A izango den. Hala ere, hasiera ez da erraza izango, Gasteiztar klasiko batekin hasiko baitira ARABERRI BASKET CLUB-en aurka. BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere goiko partean borrokatuko du baina, horretarako, LOIOLA INDAUTXU 07 gainditu beharko du lehenengo jardunaldian. Azken hauek aurreko denboraldian bikain aritu ziren eta aurten berdina egiteko prest daude. Gipuzkoar derbi bat ere badugu EASO BASKET CROMOVA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN artean eta, azkenik, CENTRO ESTUDIOS MIKELDI USK eta AXA AMURRIO-k jolastuko dute.
Denboraldia martxan da eta ikuskizuna hastera doa!