HGB HORBISA GREENKW BARAKALDO izan da, aurtengo LF2-ko Euskal Koparen Txapelduna.
Baina bidea ez da erraza izan aurten, Bizkaitarrentzako. Izan ere, final-erdian IBAIZAIBAL eduki zuten aurrean, etxean jolasten, beraien zaleen aurrean eta, talde gazte eta gogotsu batekin. Lehen laurdenean Barakaldokoak hobeto sartu ziren, defentsan lan oso ona eginez eta erasoan puntu errazak sartzen. Bigarren laurdenean aldiz, etxeko taldeak dinamikari buelta ematea lortu zuen eta 25-15eko partzial bati esker, irabazten joan zen atsedenaldira. Bigarren zatian parekotasunak jarraitu zuen azken minutuetara arte non, kanpoko taldeak martxa bat gehiago sartu zuen 57-61 irabazteko.
Bigarren final-erdia ere oso estu egon zen DOMUSA TEKNIK ISB eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean, 62-58. Partzialak une oro oso pareko egon ziren eta ez zuen inorrek lortu partidua haustea inungo momentuan. Orokorrean huts egite asko egon ziren, aurre-denboraldi batean espero daitekeen bezala. Hala ere, bi taldeek serio hartu zuten eta gauza positibo asko ikusten hasi ziren. Azkenean Azpeitiarrak irabazi zuten xehetasun txikiengatik.
Finalean beraz, HGB HORBISA GREENKW BARAKALDO eta DOMUSA TEKNIK ISB neurtu ziren bizkaitarren garaipenarekin. Azken hauek hasiera oso ona eduki zuten baina, Gipuzkoarrak 6 gora joan ziren atsedenera bigarren laurden sendo bati esker, 9-26. Bigarren zatian etxekoak askoz finago egon ziren une oro eta bigarren urtez jarraian Euskadiko Txapeldun izan ziren, sentsazio oso onak utziz.
Hortaz aparte, Espainiako Kopa-ren hirugarren jardunaldia ospatu zen. BIELE ISB-ri atsedena tokatu zitzaion, GIPUZKOA BASKET eta TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-k partiduak jolasten zituzten bitartean.
Bi taldeek ez zuten eguna izan eta emaitza kaxkarrak izan zituzten. Donostiarrak 90-65 galdu zuten ALMERKA OVIEDO BALONCESTO-ren etxean eta Bizkaitarrak aldiz 66-98 GRUPO ALEGA CANTABRIA-ren aurka. Oraindik aurre-denboraldi prozesuan daudela, gauza asko ikasteko balio izan dien neurketak.
Halaber, Hirugarren FEB-eko Euskal Kopa-ren bigarren jardunaldia jolastu zen.
A multzoan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k TABIRAKO BAQUE-ri 68-57 irabazi zion. Atsedenaldira arte tira-bira biziak egon ziren eta emaitza nahiko parekatsu egon zen. Bigarren zatian etxekoak neurketaren kontrola hartu zuten eta finago ibili ziren, garaipena lortuz. Emaitza honekin TABIRAKO BAQUE aukerarik gabe gelditzen da final-erdietan egoteko eta, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k lehenengo postuarengatik borrokatuko dute azken jardunaldian.
Bestalde, B multzoan, BASKONIA eta ULACIA ZKE-k jolastu zuten, etxekoen garaipenarekin 79-76. Errebotea klabe izan zen eta hori talde gasteiztarrak ondo aprobetxatu zuen, Juom Maker Bol-en eskutik. Jokalari gazteak min asko egin zuen 20 puntu eta 15 erreboterekin. Orokorrean bestela, partidua oso parekatsua izan zen. Multzo honetan oraindik dena oso zabalik dago, eta edozein talde geratu daiteke 1º, 2º edota 3º. Azkeneko jardunaldian erabakiko da ULACIA ZKE eta REDLINE MEKANIKA TAKE-ren artean.
Bukatzeko, LF-ko taldeek, denboraldia prestatzen jarraitzen dute lagunartekoak jolastuz. KUTXABANK ARASKI-k adibidez FNB ARDOI-ren aurka jolastu zuen eta, LOINTEK GERNIKA-k eta IDK EUSKOTREN-ek beraien artean.
Azkenik, ACB-ko taldeek datorren asteburuan liga hasten dute eta azken lagunartekoak jolastu zituzten.