Talde guztiek aurrera pausoak eman dituzte bigarren jardunaldi honetan.

KADETE NESKAK

URRATEGI BARNE DISEINUA eta ASEVI ARASKI-ren arteko lehia izan zen asteburuko lehenengoa, arabarren garaipenarekin 34-80. Hasiera parekatsu bat eta gero, kanpoko taldeak partiduaren kontrola hartu zuen bigarren laurdenean eta jaun eta jabe izan zen amaierara arte, denboraldiko bigarren garaipena gehituz.

LA SALLE BILBAO eta ZAST GAP ZKE-ren artean ere, bilbotarrak gehiago izan ziren hasieratik, garaipen sendoa lortuz 61-35. Hala ere, Endika Marrahi-ren taldeak, ez zuen etsi inongo momentuan gogor borrokatuz azken segundura arte.

FSGROUPE ARABA eta LOINTEK GERNIKA-ren artean, kanpokoak garaipena lortu zuten 30-70. Lehenengo zatia orokorrean nahiko parekatsua izan zen, nahiz eta bizkaitarrak 12 gora joan atsedenaldira. Bigarren zatian aldiz, azken hauek martxa bat gehiago jarri zuten partidua guztiz hautsiz.

Azkenik, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-k jolastu zuten, asteburuko neurketarik zirraragarrienean. Partidua une oro berdinduta egon zen hartu eman itzelarekin bi taldeen artean. Azkenean Donostiarren alde erabaki zen xehetasun txikiengatik, 55-59.

SAILKAPENA: https://basketbasko.com/lehiaketa/?id=2146

KADETE MUTILAK

KREAN OINTXE! eta TABIRAKO BAQUE-k zabaldu zuten jardunaldia, bizkaitarren garaipenarekin 38-105. Azken hauek une oro aurretik egon ziren sekulako emanaldia eskeiniz eta etxekoei aukerarik eman gabe inongo momentuan.

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ere erraz irabazi zuen ATLETICO SN SN-ren aurka 107-53. Hasieratik erritmo itzela jarri zuten bilbotarrak eta nahiz eta donostiarrak duintasunez lehiatu, ezin izan zuten etxekoen erasoko talentu handiaren aurka.

BARAKALDO BALONCESTO-k azkeneko laurdenean hautsi zuen partidu parekatsu bat EFIK ISB-ren aurka, 76-48. Izan ere, nahiz eta emaitza lodia izan, azken laurdenera 12 puntuko aldearekin sartu ziren, lehenengo hiru laurden parekatsu batzuk eta gero.

Bukatzeko, BASKONIA A-k eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k sekulako ikuskizuna eman zuten larunbat goizean, arabarren garaipenarekin azkeneko momentuan, 80-76. Bi taldeak bikain aritu ziren garbi utziz kontuan edukitzeko bi talde izango direla.

SAILKAPENA: https://basketbasko.com/lehiaketa/?id=2141

JUNIOR NESKAK

LOIOLA INDAUTXU 08 eta OPTICA TROCONIZ ARABA-k zabaldu zuten jardunaldia partidu oso interesgarriarekin. Izan ere, etxekoak hobeto hasi ziren partidua dominatuz lehenengo zatian eta 4 gora sartuz azkeneko laurdenera. Baina azkeneko 10 minutuetan, arabarrak beste martxa bat sartu zuten eta 7-24ko partzialarekin, 45-59 irabaztea lortu zuten.

LOINTEK GERNIKA-k bere partetik, lehenengo jardunaldiko porrota alde batera utzi zuen eta ZAST KURAYE ZKE-ren gainetik pasa zen 84-46 irabaziz. Zuhaitz Gonzalez-en taldeak partidu bikaina egin zuen jokalari guztiak errotazioan sartuz eta aurrera pauso bat emanez.

EASO IBAETA BASKET BURUNTZA dinamika ezinhobean jarraitzen du BARAKALDO BALONCESTO-ri 80-43 irabazi eta gero. Donostiarrak lehenengo jardunaldiko sentsazio onekin jarraitu zuten denboraldiko bigarren garaipena gehitzeko.

Amaitzeko, FUNDIBIDE ISB eta EUROMEX ARASKI-k jolastu zuten, luzapenean erabaki zen infartuzko partidu batean. Atsedenera etxekoak 7 gora joan ziren baina, bigarren zatian arabarrak emaitza berdintzea lortu zuten. Luzapenean dena oso estu egon zen azken minutura berdinketarekin iritsiz. Azken minutu horretan, Lara Astrainek hiruko bat sartu zuen 75-78 irabazteko.

SAILKAPENA:https://basketbasko.com/lehiaketa/?id=2145

JUNIOR MUTILAK

Junior Mutiletan BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k asteazkenean jolastu zuten, etxekoen sekulako ikuskizunarekin, 125-46 irabaziz. Kanpokoak duintasunez borrokatu zuten baina ezin izan zuten ezer egin aurkariaren eraginkortasunaren aurka.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta LOIOLA INDAUTXU 07-ren artean, orokorrean partidua berdinduta egon zen baina, bilbotarrak finago ibili ziren jaurtiketetan eta 66-78 irabaztea lortu zuten.

AXA AMURRIO eta ARABERRI BASKET CLUB-aren arteko arabar derbian, etxekoak 92-75 irabazi zuten, hasiera sendo bati esker. Izan ere, lehenengo laurdena klabe izan zen 23-7ko partzial batekin, partidua kontrolatzea lortuz geroztik. Gasteiztarrak berandu sartu ziren partidura baina bigarren laurdenetik aurrera ondo lehiatu zuten.

Azkenik, EASO BASKET CROMOVA eta BASKONIA A-k bihar itxiko dute jardunaldia, partidua atzeratu ondoren.

SAILKAPENA: https://basketbasko.com/lehiaketa/?id=2140