Kopako final-erdiak definituta geratu dira Lehenengo Mailan.

Nesken kasuan, final-laurden oso parekatsuak izan ditugu asteburu honetan.

Hasteko, EUSKOFRIZ ASKARTZA eta IZ4 HONDARRIBIA-ren arteko partiduan, gipuzkoarrak gailendu ziren partidu oso estu batean, 51-59. Hondarribiarrak final-erdia jolastuko dute aurreko denboraldian lehenengo mailara igo eta gero.

TABIRAKO BAQUE eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren artean, kanpokoak irabazi zuten 49-56. Partiduan gorabehera asko egon ziren baina azken laurden fin bati esker, bilbotarrak irabazi zuten.

JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k 66-58 irabazi zion LOIOLA INDAUTXU-ri Arrate Agirre-ren mendekotasunari esker. Izan ere Gasteiztarrak 28 puntu saskiratu zituen 14 jaurtiketa librekin final-erdira sailkatuz bere taldea. Hirugarren laurdenean lortu zuten arabarrak garaipenera eraman zien partziala.

LA SALLE VERSIA izan zen sailkatutako azken taldea NAVARRO VILLOSLADA-ri 73-68 irabazi eta gero. Bilbotarrak hobeto sartu ziren partidura lehenengo zati fin batekin. Bigarren zatian naparrak beste martxa bat sartu zuten baina ezin izan zioten emaitzari buelta eman.

Mutilen final-laurdenak ere oso interesgarri egon dira, partidu zirraragarri askorekin.

LA SALLE VERSIA-k ere mutiletan sailkapena lortu zuen NAVASKET-i irabazi ostean 72-63. Atsedenaldira berdinketarekin iritsi eta gero, hirugarren laurdenean bilbotarrak partidua haustea lortu zuten partzial sendo batekin.

EASO BASKET TURDUS.WINE eta LOIOLA INDAUTXU-ren artean, kanpokoak orokorrean hobeak izan ziren erasoan oso eraginkorrak izanez. Donostiarrak duintasunez borrokatu zuten baina ezin izan zuten talde oso sendo baten aurka. Azkenean 65-74.

DISDIRA BITXITEGIA ISB eta AISLA ARMETI IBAIZABAL-en arteko lehia infartuzkoa izan zen etxekoen garaipenarekin 94-89. Izan ere luzapenean erabaki zen azkenean Oier Inda-ren eskutik (7/8 jaurtiketa libreetan azken minutuan). OƱatiar gazteak 16 urte ditu oraindik baina, garrantzitsua da iada Euskadiko Mailarik Gorenean.

Bukatzeko, MEGACALZADO ARDOI eta ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek partidu ederra utzi zuten 97-90 emaitzarekin naparren alde. Bi taldeak erritmo handiarekin jolastu zuten kanpoko jaurtiketa asko sartuz. Partidu fina biena.

Final-erdiak Abenduak 28 eta 29an jolastuko dira Ligan hobeto doan taldearen etxean Abenduak 15eko jardunaldia eta gero.