Lointek Gernika Nesken 1º Mailako Euskal Koparen Txapeldun.
Izan ere bere bi partiduak irabazi zituen talde bizkaitarrak lehenik eta behin KUTXABANK ARASKI-ren aurka 64-84 eta ostiralean IDK EUSKOTREN-en aurka 74-66.
Arabarren aurka gehiago izan ziren orokorrean hasiera sendo batekin (14-28 1º laurdena) eta hortik aurrera partidua ondo kontrolatuz bai defensa sendo batekin eta bai erasoan aukera onak aurkituz. Talde arabarrak ez zuen eguna izan nahiz eta Maxuella Lisowa-mbakak bere lana ondo egin zuen 28 punturekin.
Ostiralean aldiz gehiago kosta zitzaien donostiarren aurka baina berriro ere talde oso indartsua dela erakutsi zuten, batez ere Awa Fam kantxan dagoenean. 18 urteko pibot gazteak Euskal Kopa honetan etorkizun handia duela erakutsi du.
Igandean IDK EUSKOTREN eta KUTXABANK ARASKI-k 2º postuarengatik borrokatu zuten partidu zoragarri batean. Partidua oso parekatuta egon zen une oro eta bi taldeek garbi utzi zuten hasieratik partidua irabazi nahi zutela. Lisowa-mbakak berriro ere partidu itzela egin zuen 4 punturekin azken minutuan (21 guztira) garaipena emateko arabarrei 73-77.
Hortaz aparte, ACB ligan lehenengo jardunaldia jolastu zen LA LAGUNA TENERIFE eta BASKONIA-ren arteko lehiarekin. Partidua oso estu egon zen azken laurdenera arte non Kanarietako taldeak aurrera pauso bat eman zuen eta Bruno Fitipaldo-ren aginpean, 88-80 irabaztea lortu zuen.
BILBAO BASKET-ek aldiz garaipen sendoa lortu zuen azken laurden bikain bati esker BREOGAN-en aurka. Bilbotarrak erritmo handiarekin jolastu zuten partidu osoan zehar saskiratze asko lortuz amaierara arte. Galiziar taldea hustu egin zen azken laurdenean eta gureak hori ondo aprobetxatu zuten. Azkenean 90-72.
Nesken Challenge Ligan aldiz, zapore gazi-gozoa dugu, lehenik DOMUSA TEKNIK ISB-ren porrotarekin 72-77 NBF CASTELLÓ-ren aurka. Lehenengo zatian Azkoitiarrak hobeak izan ziren atsedenaldira 5 gora joanez baina, bigarrenean kanpokoak finago ibili ziren emaitzari buelta emanez.
HORBISA BARAKALDO-k bestalde garaipen itzela lortu zuen BARÇA CBS-ren aurka 77-57. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren partidua bi aldetan dominatuz eta garaipen sendoa lortuz. Gainera, talde garaipena izan zen jokalari guztiak garrantzitsuak izan baitziren eta puntuak ondo banatuta egon ziren.
Bestalde, Primera FEB-en ere lehenengo jardunaldia jolastu zuen INVEREADY GIPUZKOA-k, REAL BETIS BALONCESTO indartsu baten aurka. Hasiera oso ona eduki zuten Mikel Odriozolaren mutilek baina, bigarren zatian andaluziar taldeak bere jokalarien talentuaz eta esperientziaz baliatu zen partidua irabazteko. Emaitza 62-77.
Azkenik, Tercera FEB-eko Euskal Kopan, fase regularreko azken jardunaldia eduki genuen, BILBAO BASKET FUNDAZIOA – MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta ULACIA ZKE – REDLINE MEKANIKA TAKE-ren arteko partiduekin.
Lehenengoan, 1º postua zegoen jokoan eta bi taldeak hortara atera ziren. Neurketa berdinduta egon zen denbora guztian azken laurdenera puntu bateko aldearekin iritsiz bilbotarren alde. Azken laurden horretan ere, dena oso estu egon zen baina etxeko taldea finago ibili zen azkeneko minututan eta azkenean 70-62 irabazi zuen.
Beste multzoko partiduan, tolosarrak hobeto ibili ziren hasieratik sekulako emanaldia emanez, batez ere erasoan. Bigarren zatian zarauztarrak egoerari buelta ematen saiatu ziren baina azkeneko laurdenean 8 puntura jartzea lortuz baina, azkeneko minutuetan kanpokoak berriro ere beste martxa bat sartu zuten 70-89 irabaziz.
Datorren asteburuan jolastuko da Euskal Kopa honen Final 4-a eta, Euskadiko Txapeldun nor izango den jakingo dugu.
Halaber, Segunda FEB eta Nesken 2º Mailako ligak hasiko dira, batetik BIELE ISB eta TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA-rekin eta, bestetik, IBAIZABAL eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-rekin.