Lehia oso interesgarriak ditugu aurretik asteburu honetan.

Kadete Nesken Mailan, EASO IBAETA BASKET IRULEA-k eta LOINTEK GERNIKA-k lidergotzarengatik borrokatuko dute, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-ren baimenarekin, URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka irabazten badu ere lider jarri daitekelako berdinketa hirukoitz batean. Beste bi neurketak oso parekatsuak dirudite LA SALLE BILBAO – FSGROUPE ARABA eta ZAST GAP ZKE – ASEVI ARASKI-ren artean.

Kadete Mutiletan aldiz, EFIK ISB eta TABIRAKO BAQUE-ren artekoa da a priori partidurik interesgarriena sailkapenera erreparatzen badiogu. Beste neurketetan BASKONIA A, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE dira irabazteko faborito, KREAN OINTXE!, BARAKALDO BALONCESTO eta ATLETICO SN SN-en aurka hurrenez hurren.

Junior Nesken Mailan OPTICA TROCONIZ ARABA-k eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k garaitu gabe jarraitu nahiko dute BARAKALDO BALONCESTO eta LOINTEK GERNIKA-ren aurkako partiduetan. Bestalde, ZAST KURAYE ZKE eta LOIOLA INDAUTXU 08 ere irabazten saiatuko dira EUROMEX ARASKI eta FUNDIBIDE ISB-ren aurka sailkapenean aurrera pauso bat emateko.

Junior Mutiletan AXA AMURRIO-k BILBAO BASKET FUNDAZIOA jasotzen du etxean bigarren postuaren lehian. Arabarrak dinamika ezinhobean daude eta ezustean harrapatu nahiko dituzte Bilbotarrak. Hortaz aparte, liderrak, BASKONIA A-k, MONDRAGON UNIBERTSITATEA jasotzen du etxean eta ARABERRI BASKET CLUB-ek eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-k denboraldiko lehen garaipena gehitzen saiatuko dira LOIOLA INDAUTXU 07 eta EASO BASKET CROMOVA-ren aurka.

Nesken Bigarren Mailako A-A multzoan, lider dauden GETXO SBT-k eta NAVASKET-ek etxetik kanpo jolasten dute eta sendo jolastu beharko dute menderatu gabe jarraitu nahi badute. JACOBEO ALBERITE-k aldiz, lehen garaipena lortzen saiatuko da irteera zail batean OPTICALIA UBERAGA SOPELA-ren etxean.

A-B multzoan, aipagarriena, liderrak azkenaren aurka jolasten duela, LAGUNAK – UNIBASKET LOGROÑO, eta gainera, sailkapeneko goiko partean dauden beste 4 taldeek beraien artean jolasten dutela, GAZTE BERRIAK – ESCOLAPIOS BILBAO eta GRAFICAS JUARISTI ZKE – ATLETICO SAN SEBASTIAN.

Mutilen Bigarren Mailan oraindik oso goiz da iragarpenak egiteko baina, interesgarrienetarikoa lehenengo bi sailkatuak lider jarraitzeko borrokatuko dutela larunbatean, AGURAIN – GETXO SBT. Beheko partean ere borroka egongo da oraindik irabazi ez duten OIARSOLEZO S.K.T eta ULACIA ZKE-ren arteko Gipuzkoar derbiarekin.

Nesken Lehen Mailan talde asko daude oraindik garaipenik gabe eta asteburu honetan markagailua estreinatzen saiatuko dira. Liderrek aldiz dauden dinamikan jarraitu nahiko dute 3.en garaipena lortuz. Lehia interesgarrietako bat aurreko urtean bigarren mailatik igotako MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta IZ4 HONDARRIBIA-ren artekoa izango da.

Azkenik, Mutilen Lehen Mailan, LOIOLA INDAUTXU lider bezela jarri da gaur ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxean irabazi eta gero. Bihartik aurrera bere estela jarraitzen saiatuko dira EASO BASKET, AISLA ARMERI IBAIZABAL eta MEGACALZADO ARDOI beraien neurketak irabaziz LA SALLE VERSIA, MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta SANTURTZI SK-ren aurka hurrenez hurren.

ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ