Ezusterik gabeko jardunaldia Kadete eta Junior Mailetan.
KADETE NESKAK
LOINTEK GERNIKA-k menderatu gabe jarraitzen du EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren etxean 48-58 irabazi ondoren. Orokorrean partidua oso berdinduta egon zen bi taldeen arteko lehia izugarriarekin. Azkenean, xehetasun txikiengatik, Gernikarrak lider bezela jarraitzen dute.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA sailkapeneko bigarren postura igo da URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka 57-35 irabazi eta gero. Hasiera parekatsu baten ostean, pixkanaka aldea zabaltzen joan ziren etxekoak azken laurdenean partidua haustea lortuz.
LA SALLE BILBAO eta FSGROUPE ARABA-k aldiz, lehia oso estua eduki zuten batez ere lehenengo zatian. Izan ere, etxekoak 2 gora joan ziren atsedenaldira baina, hirugarren laurdenean beste martxa bat sartu zuten partidua guztiz hausteko. Hala ere, arabarrak duintasunez borrokatu zuten bukaerara arte 61-53 galduz.
Amaitzeko, ZAST GAP ZKE eta ASEVI ARASKI-ren arteko partiduan, Gasteiztarrak gehiago izan ziren hasieratik eta Zarauztarren gainetik pasa ziren, 32-77. Azken hauek ez zuten lortu partiduan sartzea eta bai erasoan eta bai defentsan oso eskas ibili ziren.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
EFIK ISB eta TABIRAKO BAQUE-k jolastu zuten jardunaldiko partidurik zirraragarriena 59-63ko emaitzarekin kanpokoen alde. Hala ere, etxekoak atsedenaldira 6 gora sartu ziren baina, durangoarren hirugarren laurden izugarri bati esker 11-22ko partzialarekin, emaitzari buelta eman eta irabaztea lortu zuten.
BASKONIA A-k bere partetik ez zion inongo aukerarik eman KREAN OINTXE!-ri eta 125-32 irabazi zuen. Hasieratik partiduaren erritmoa kontrolatuz eta defentsa sendo bati esker, gipuzkoarren gainetik pasa ziren.
EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-k ere erraz irabazi zuen Donostiar derbian ATLETICO SN SN-ren aurka, 103-45. Lehenengo laurdenetik oso serio sartu zen etxeko txaldea eta kanpoko jaurtiketen eraginkortasunez lagunduta (12 hiruko), gehiago izatea lortu zuten une oro.
Azkenik, BARAKALDO BALONCESTO eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren artean, etxekoak duitasunez lehiatu zuten garaitu gabe dagoen liderraren aurka nahiz eta 49-62 galdu. Bilbotarrak lehenengo zatia menderatu zuten 19 puntuko aldea lortuz eta, bigarrengoan aldiz, Barakaldoko taldea finago egon zen.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k ez du barkatzen LOINTEK GERNIKA-ren etxean eta lider bezela jarraitzen du infartuzko partidu bat eta gero. Luzapenean erabaki baitzen partidua lehenengo 40 minutu izugarri batzun ondoren. Luzapenean Donostiarrak oso fin egon ziren eta 0-11ko partzial batekin 64-75 irabaztea lortu zuten.
OPTICA TROCONIZ ARABA-k ere galdu gabe jarraitzen du 59-46 irabazi ostean BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka. Hala ere bizkaitarrak hobeto sartu ziren partidura lehenengo laurdena irabaziz. Hortik aurrera etxekoek hartu zuten lehiaren agintea batez ere bigarren laurden izugarri bati esker.
LOIOLA INDAUTXU 08-k ere partetik garaipen oso garrantzitsua lortu zuen FUNDIBIDE ISB-ren aurka 52-40. Lehenengo zati itzela egin zuten Abraham Gonzalez-en neskak kanpokoen gainetik pasatuz eta 23 gora joanez atsedenaldira. Bigarren zatian esnatu ziren azken hauek baina emaitzari buelta ematea lortu gabe.
Bukatzeko, ZAST KURAYE ZKE eta EUROMEX ARASKI-ren artean, Gasteiztarrak gehiago izan ziren puntu gutxiko partidu batean, 31-49. Ehuneko baxuko partidu bat izan zen non Zarauztarrek ez zuten eguna eduki eta, nahiz eta Gasteiztarrak ere asko huts egin, finago egon ziren garaipena lortuz.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BASKONIA A-k historia egin du 151 puntu eta 20 hiruko sartuz partidu batean MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka. Gasteiztarrak oso serio sartu ziren partidura eta denboraldiko ikuskizuna eman zuten 151-40 irabaziz.
Bigarren postuaren lehian, BILBAO BASKET FUNDAZIOA, AXA AMURRIO-ren etxean 50-97 gailendu zen. Bilbotarrak partidu zaila zuten a priori baina, helburua oso garbi edukita sartu ziren eta hasieratik partiduaren kontrola eduki zuren arabarrei aukerarik eman gabe.
EASO BASKET CROMOVA-k ere erraz irabazi zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK-ren aurka 87-23ko emaitzarekin. Donostiarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten lan oso ona eginez bai erasoan baina batez ere defentsan.
Azkenik, jardunaldiko partidurik parekatsuenean, ARABERRI BASKET CLUB-ak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen LOIOLA INDAUTXU 07-ren aurka. Bigarren laurdena klabe izan zen hauentzako 10 puntuko aldea lortuz eta hortik aurrera emaitza kontrolatuz.
SAILKAPENA: