Liderrak barkatu gabe jarraitzen dute.
NESKEN BIGARREN MAILA
A-A multzoan GETXO SBT lider bakar bezela geratzen da EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-en etxean 15-68 irabazi ostean. Bizkaitarrak sendo egon ziren partidu guztian zehar Tolosarren gainetik pasatuz.
LICEO MONJARDIN-ek jarraitzen dio gertutik Getxoko taldeari MARISTAS LOGROÑO-ren aurka 45-47 irabazi ondoren. Errioxarrak partidu guztia menderatu zuten baina naparrek, azken laurden bikain bati esker, emaitzari buelta eman zioten. Natalia Oroz izan zen onena 17 puntu eta 7 erreboterekin.
VALLE DE EGÜES eta NAVASKET-en arteko derbian, etxekoak xehetasun txikiengatik eraman zuten partidua 67-58. Bi taldeak berdinduta gelditzen dira sailkapeneko bigarren postuan (Liceo Monjardin-ekin batera) 3 garaipen eta porrot batekin.
CONET FACILITY ARABA-k garaipenaren senda berreskuratu zuen MEGACALZADO ARDOI-ren aurka 65-49 irabazi eta gero. Arabarrak hobeak izan ziren orokorrean Maider Molino (18 puntu) eta Celia Gonzalez (17 puntu) itzel batzukin.
Bukatzeko, OPTICALIA UBERAGA SOPELA 77-43 irabazi zuen JACOBEO ALBERITE-ren aurka hasieratik partiduaren kontrola eramanez. Errioxarrak denboraldi hasiera zaila edukitzen ari dira, baina pixkana hobetzen joango dira.
SAILKAPENA:
A-B multzoan aldiz, LAGUNAK lider bezela jarraitzen du UNIBASKET LOGROÑO-ren aurka 105-53 irabazi ondoren. Naparrak oso serio sartu ziren partidura eta une oro aurretik joan ziren. Denboraldi hasiera itzela egiten ari dira Juan Ustarroz-en neskak.
GAZTE BERRIAK-ek ere garaipena lortu zuen ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka eta, lidergotza partekatzen jarraituko du beste astebetez. Partidu oso parekatsu baean, etxekoak bigarren laurdenean 12 gora jartzea lortu zuten eta hortik aurrera bilbotarrak emaitzari buelta ematen saiatu ziren, 4 puntura gerturatuz amaieran, 65-61.
GRAFICAS JUARISTI ZKE dago orain hirugarren postuan ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 56-45 irabazi eta gero. Beñat Jauregi-ren neskek lan oso serioa egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko, Donostiarrak oso ondo lehiatu baitzuten.
TABIRAKO BAQUE eta ALKIVENT TOJU-ren artean, partidua azken segunduetan erabaki zen 65-68. Partiduak gorabehera asko eduki zituen lidergotza aldaketa askorekin non bi taldeek irabazteko aukerak eduki zituzten. Gasteiztarrak honekin bigarren garaipen jarraia lortzen dute.
Azkenik, LEIOA SBT-ek 60-55 irabazi zuen ARANGUREN MUTILBASKET-en aurka. Bizkaitarrak hasiera sendo bati esker 10 puntuko aldea zabaltzea lortu zuten eta hortik aurrera aurretik egotea lortu zuten denboraliko lehenengo garaipena lortuz.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
GETXO SBT-ek lidergotza mantentzen du beste jardunaldi batez AGURAIN-en etxean 61-78 irabazi eta gero. Hasiera nahiko parekatsua izan zen bi taldeen arteko hartu-eman itzelarekin. Bigarren laurdenetik aurrera kanpokoak partiduaren kontrola hartu zuten garaipena lortzeko.
ARABERRI BASKET CLUB-ak ere ez du barkatzen HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren etxean, 71-75. Bi taldeak partidu bikaina egin zuten ikuskizun handia eskeiniz Berrio Otxoa Ikastolara gerturatu ziren guztientzako. Azkenean txanpona Gasteiztarren alde erori zen menderatu gabe jarraituz.
CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k sekulako ikuskizuna eman zuen EASO BASKET ANDATZA-ri 95-63 irabaziz. 12 hirukoez lagunduta eta erasoko errebotea menderatuz, Donostiarren gainetik pasa ziren.
SAN PRUDENCIO ere ZORNOTZA ST baino gehiago izan zen bigarren zatian, 75-63 irabazten amaitzeko. Zornotzarrak lehenengo zatian hobeak izan ziren baina ezin izan zuten Gasteiztarren hirugarren laurden sendo baten aurka.
GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta BERGARA KE-ren arteko Gipuzkoar derbian, garaipena Bergarara joan zen 69-74. Dinamika ezberdineko partidua izan zen non azken laurdenera berdinketaren iritsi ziren. Bertan, kanpokoak gehiago asmatu zuten denboraldiko bigarren garaipena lortuz.
OIARSOLEZ SKT eta ULACIA ZKE-ren artean etxekoak azken segunduetan sarturiko jaurtiketa libre batzuei esker 75-73 irabaztea lortu zuten. Partidua oso estu egon zen une oro garaipenik gabe zeuden bi taldeen artean. Zarautzarrak lanean jarraitu beharko dute lehenengoa lortzeko.
Amaitzeko, PADURA-k UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka 94-77 irabazi zuen, oso fin egon ziren partidu batean. Izan ere hasieratik erritmo handiarekin jolastu zuten etxekoak puntu asko lortuz eta bilbotarrei aukerarik eman gabe partiduan sartzeko.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
JARDINERIA GORBEIA ARASKI-k ez du barkatzen TABIRAKO BAQUE-ren aurka garaitu gabe jarraitzen du, 80-58. Hala ere, Durangoarrak ezustekoan harrapatu zituzten hasieran atsedenaldira 5 gora joanez. Bigarren zatian Gasteiztarrak zalantza guztiak ondo argitu zituzten 43-16ko partzial batekin.
MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO ere menderatu gabe jarraitzen du IZ4 HONDARRIBIA-ren aurka 80-69 irabazi ostean. Bilbotarrak denboraldia era ezinhobean hasi dute kopako eta ligako partidu guztiak irabaziz.
IBAETA BASKET EASO-k ere goran jarraitzen du LOINTEK GERNIKA-ren aurka 73-44 irabazi eta gero. Jon Santamaria-ren neskak lan bikaina egin zuten batez ere defentsan eta erasoan oso fin egon ziren.
SAN IGNACIO PREMO ere lider bezela dago NAJERA TURISMO-ren etxean 56-70 irabazita. Najerako taldeak lehenengo zatia menderatu zuen 5 gora amaituz lehen zatian baina, bigarrenean, Miguel Perez-en neskak partiduaren erritmoa areagotu zuten emaitzari buelta emanez.
UNIVERSIDAD DUESTO LOIOLA INDAUTXU eta UNIBASKET LOGROÑO-ren artean, bilbotarrak une oro gehiago izan ziren 89-40 irabaziz. Denboraldi hasiera aparta etxekoena Leire Sese bikain batekin azkeneko partiduetan.
NAVARRO VILLOSLADA eta LA SALLE VERSIA-ren arteko lehian, bilbotarren bigarren laurden itzel bati esker garaipena lortu zuten 46-57. Hala ere, naparrak duintasunez borrokatzen jarraitu zuten eta bigarren zatian gerturatu egin ziren markagailuan.
Azkenik, EUSKOFRIZ ASKARTZA eta ZORNOTZA ST-ren artean, partidua oso estu egon zen azken laurdenera arte, 39-49. Izan ere kanpokoak azken laurdenean beste martxa bat sartu zuten partidua hautsiz eta denboraldiko lehen garaipena lortuz.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek eta LOIOLA INDAUTXU-k zabaldu zuten jardunaldia larunbat arratsaldean, kanpokoen garaipenarekin 73-81. Partidua orokorrean nahiko parekatuta egon zen baina, azken laurdenean bilbotarrak finago egon ziren eta menderatu gabe jarraitzen dute.
MEGACALZADO ARDOI bezela, SANTURTZI SK-ren aurka 103-62 irabazi zuela, sekulako emanaldia eskeiniz zaleen aurrean. Hasiertik erritmo handia ezarri zuten naparrek eta nahiz eta duintasunez borrokatu, bizkaitarrak ez zuten lortu erritmo hori berdintzea.
AISLA ARMETI IBAIZABAL da garaitu gabe dagoen azkeneko taldea, MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 73-43 irabazi eta gero. Bizkaitarrak ideiak oso garbi dituzte aurten eta liga irabaztera doaz.
DISDIRA BITXITEGIA ISB-k bere partetik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen AGUERRI LARRAONA CLARET-en aurka 89-78 irabazi ostean. Azpeitiarrak lortu dute ondo merezita zuten lehen garaipena, lehenengo bi jardunalditan ondo borrokatu eta gero.
LEIOA SBT-ek ere denboraldiko lehenengoa lortu zuen NAVASKET-en etxean 59-74 irabazita. Hasieratik oso serio sartu ziren bizkaitarrak baina ez zen izan azken laurdenera arte partidua haustea lortu zuten arte. Pablo Martinez-en eguna izan zen 29 punturekin.
LA SALLE VERSIA eta EASO BASKET TURDUS.WINE-n arteko lehian, etxekoak 71-63 irabazi zuten. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen, azken laurdenera 2 puntuko aldearekin iritsiz. Bertan, bilbotarrak oso fin egon ziren 25 puntu sartuz.
Bukatzeko, ASKARTZA CLARET eta HYDROPYC URGATZI-ren artean, etxekoak bigarren garaipen jarraia lortu zuten 82-58. Bizkaitarrak une oro gehiago izan ziren denboraldi hasiera zaila edukitzen ari den talde baten aurka.
SAILKAPENA: