Euskal Saskibaloi Federazioak kirol jantzi batzuk eman dizkio Mamore Fundazioari, Kongora eraman dituztenak.
Ekimen honen helburua, kirola, bizitza ohitura osasungarri bezela bultzatzea da, talde kirolak ematen dituen onura guztiekin batera, egunerokotasunetik ateratzeko estimulu positibo eta dibertigarriak bilatuz.
Erakunde hau 2001.en urtean sortu zen Donostian eta, geroztik, emakumeen parte-hartzea eta ahalduntzea, berdintasuna, gizarteratzea, hezkuntza eta osasunari buruzko proiektuak burutzen ari dira bai Kongon eta baita ere Angolan, Bolivian, Boli Kostan eta Konakry Ginean.
Ez da lehenengo aldia beraiekin lana egiten dena, izan ere, orain dela 3 urte kirol arropa bidali baitzitzaien.
Aurten, arropa banatzeaz gain, Mamoré Fundazioko gure lankideak, kirolaren praktika sustatzen ari dira saskibaloiko hainbat txapelketa antolatuz Bukavun dagoen kaleko kantxa batean. Jokaleku honen ondoan, Ushirikako ikasleen bizilekua dago (Mamorek eraikita) non unibertsitate ikasketak egiteko aukera duten 69 ikasle bizi dira, denak emakumeak, Mamorek emandako beka baten bitartez.
Beraien web orrialdean informazio gehiago aurkitu dezakezue: mamore.org
Federaziotik egiten duten lana eskertzea soilik geratzen zaigu eta horrelako lankidetzekin jarraitzeko prest gaudela.