Maila handiko jardunaldia eskeini digute neska eta mutil gazteak.

KADETE NESKAK

LOINTEK GERNIKA-k barkatu gabe jarraitzen du ZAST GAP ZKE-ri 72-43 irabazi eta gero. Zarauztarrak oso ondo sartu ziren partidura lehenengo laurdena irabaziz baina, hortik aurrera, ezin izan zuten etxekoen erritmoari jarraitu.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k garaipenaren senda berreskuratzen du 69-51 irabaziz FSGROUPE ARABA-ren aurka. Lucia Fernandez, 28 punturekin, taldea garaipenera eraman zuen denboraldi hasierako sentsazio onak berreskuratuz.

ASEVI ARASKI-k bere partetik garaipen garratzitsua lortu zuen aurkari zuzen baten aurka, ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA, bigarren zati itzel bati esker, 66-52. Izan ere, ordiziarrak finago ibili ziren lehenengo zatian baina, etxekoak bigarrenean gehiago izan ziren.

Bukatzeko, LA SALLE BILBAO-k hirugarren garaipen jarraia lortu zuen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren etxean 40-55 irabazi ondoren. Hasiera indartsu batek eman zion garaipena talde bilbotarrari 6-21eko partzial bati esker. Bigarren laurdenetik aurrera neurketa oso parekatuta egon zen.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k ez du barkatzen EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren aurka eta garaitu gabe jarraitzen du, 63-79. Hala ere, Bilbotarrak lan gogorra egin behar izan zuten atsedenaldira berdinketarekin iritsi eta gero.

BARAKALDO BALONCESTO-k sekulako ikuskizuna eman zuen KREAN OINTXE!-ren etxean 61-121 irabazi ondoren. Bizkaitarrak hasieratik gehiago izan ziren etxekoen gainetik pasatuz eta dinamika ona berreskuratuz.

TABIRAKO BAQUE eta BASKONIA-ren artean, Gasteiztarrak finago ibili ziren Eder Miguel baten eskutik 30 punturekin. Etxeko taldeak duintasunez borrokatu zuen baina ezin izan zuten arabarren talentuaren aurka.

Azkenik, jardunaldiko partidurik zirraragarrienean ATLETICO SN SN eta EFIK ISB-ren artean, Azpeitiarrak etxera eraman zuten garaipena, 68-72. Hirugarren laurdena klabe izan zen azken hauentzako 10 puntuko aldea lortuz eta, azken laurdenean sufritzen jakin eta gero, denboraldiko bigarren garaipena lortu zuten.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

Jardunaldiko neurketa OPTICA TROCONIZ ARABA eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-ren artekoa izan zen, etxekoen garaipenarekin 58-52. Orokorrean partidua oso parekatuta egon zen garaitu gabe zeuden bi taldeen artean eta, emaitza honekin, arabarrak aurrera pauso handia ematen dute lehenengo fase honetan txapeldun izateko.

LOIOLA INDAUTXU 08 dinamika ezinhobean jarraitzen du EUROMEX ARASKI-ren etxean 59-61 irabazi ondoren, infartuzko amaiera batean. Izan ere, irabazita zeukan partidua talde bilbotarrak 9 gora sartuz azken minutura baina, Gasteiztarrak ez zuten etsi eta 7-0ko partzial batekin ia buelta ematen diote markagailuari.

LOINTEK GERNIKA-k garaipenaren senda berreskuratu zuen FUNDIBIDE ISB-ren etxean 53-61 irabazi eta gero. Gernikarrak berriro ere luzapenera joan ziren baina, oraingoan, txanpona beraien alde erori zen. Nora Arozena eta Maider Elgezabal-en arteko lehia itzela izan zen 27 punturekin bakoitzak.

Amaitzeko, BARAKALDO BALONCESTO-k ere amaiera jartzen dio porroten dinamika txarrari, ZAST KURAYE ZKE-ri 50-26 irabazi ostean. Bizkaitarrak hirugarren laurdenean hautsi zuten partidua 12-0eko partzial bati esker defentsan eginiko lan onari esker.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

BASKONIA A-k ez du barkatzen LOIOLA INDAUTXU 07-ren etxean 32-118ko emaitzarekin. Gasteiztarrak izugarrizko arrakasta izaten ari dira eta lider bezela jarraituko dute beste astebetez.

EASO BASKET CROMOVA-k eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k sekulako lehia izan zuten kanpokoen garaipenarekin 62-69. Partidu oso parekatsua izan zen xehetasun txikiengatik erabaki zena bilbotarren alde.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k bere partetik garaipen garrantzitsua lortu zuen AXA AMURRIO-ren aurka 83-73. Gipuzkoarrak aurrera pauso handia ematen dute sailkapenean A1-era sailkatzeko helburuarekin.

Azkenik, ARABERRI BASKET CLUB-ak bigarren garaipen jarraia lortu zuen CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren etxean 47-89. Gasteiztarrak une oro gehiago izan ziren eta garaipen garrantzitsua gehitu zuten.

SAILKAPENA: