Berdintasun handia dago oraindik lehenengo eta bigarren mailetako sailkapenetan.
NESKEN BIGARREN MAILA
A-A multzoan, GETXO SBT lider bezela jarraitzen beste jardunaldi batez OPTICALIA UBERAGA SOPELA-ren aurka 66-52 irabazi ondoren. Bizkaitarrak garaitu gabe jarraitzen dute eta mailako talderik onenetariko bezela agertzen ari da.
CONET FACILITY ARABA-k bigarren garaipen jarraia lortu zuen MARISTAS LOGROÑO-ri 72-55 irabazi eta gero. Partidu parekatsu bat eta gero, arabarrak azken laurden sendoa egin zuten partidua guztiz hausteko.
MEGACALZADO ARDOI-k pixkanaka sentsazio onak aurkitzen doa denboraldiko bigarren garaipena lortu ostean aurkari zuzen baten aurka, NAVASKET. Etxekoak lehenengo zati aparta egin zuten 14 gora joanez atsedenaldira.
JACOBEO ALBERITE eta VALLE DE EGÜES-en arteko lehian, naparrak orokorrean gehiago izan ziren 29-59 irabaziz. Aipatzekoa da hasiera oso parekatsua izan zela baina, bigarren laurdenetik aurrera kanpoko taldea oso fin egon zela batez ere defentsan (0-21 2º laurdena).
Bukatzeko, LICEO MONJARDIN eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren artean, etxekoak 65-52 irabazi zuten. Naparrak horrela laugarren garaipen jarraia lortu zuten goran egoteko faboritoetako bat bezela azalduz.
SAILKAPENA:
A-B multzoan aldiz, ATLETICO SAN SEBASTIAN eta ALKIVENT TOJU-ren arteko lehiarekin zabaldu zen jardunaldia, azken segunduetan erabaki zena, Nerea Sarasola ordiziarraren hiruko batekin, Gasteiztarrei hirugarren garaipen jarraia emateko, 65-68.
UNIBASKET LOGROÑO eta LEIOA SBT-ren artean, bizkaiatarrak 60-71 irabazi zuten, azken laurden sendo bati esker. Izan ere, nahiz eta azken hauek lehenengo zatia menderatu, errioxarrak hirugarren laurden bikain bati esker 2 gora sartu ziren azken laurdenera baina, bertan hustu egin ziren.
GRAFICAS JUARISTI ZKE-k ez du barkatzen eta lider bezela ipinitzen da GAZTE BERRIAK-en aurka 63-41 irabazita. Beñat Jauregiren neskak bigarren zatian beste martxa bat sartu zuten lehenengo zati estu baten ostean (2 puntuko aldea) oraindik menderatu gabe zegoen talde baten aurka.
ARANGUREN MUTILBASKET eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehia jardunaldiko zirraragarriena izan zen 80-78ko emaitzarekin. Naparrak orokorrean hobeak izan ziren azken laurdenera 13 gora sartuz baina, bertan, kanpokoak borrokatzen jarraitu zuten eta 11-22ko partzial batekin ia buelta ematen diote markagailuari.
Azkenik, ESCOLAPIOS BILBAO eta LAGUNAK jolastu zuten azken hauen denboraldiko lehen porrotarekin, 57-43. Bilbotarrak hasiera sendoa eduki zuten 13 gora amaituz lehen laurdena eta hortik aurrera partiduaren kontrola eraman zuten gehiegi sufritu gabe.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
ZORNOTZA ST eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO izan ziren lehenak jolasten 72-82ko emaitzarekin. Bilbotarrak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten hasiera sendo bati jarraipena emanez.
GETXO SBT-ek bere partetik ez du barkatzen eta lider bezela jarraitzen du GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ri 85-72 irabazi ostean. Gipuzkoarrak hobeto hasi ziren baina etxekoak, bigarren laurdeneko partzial izugarriari esker, 37-13, lider bezela jarraitzen dute partidu guztiak irabazita.
EASO BASKET ANDATZA eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO-ren arteko Gipuzkoar derbian, emaitza 72-76 izan zen. Kanpokoak hasiera oso sendoa eduki zuten eta nahiz eta hortik aurrera Donostiarrak beste martxa bat sartu, ez zen gehigizkoa izan emaitzari buelta emateko.
ULACIA ZKE eta HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren artean, bilbotarrak gehiago izan ziren 59-68 irabaziz. Zarautarrak denboraldi hasiera zaila edukitzen ari dira eta momentuz irabazi gabe jarraituko dute beste astebetez.
ARABERRI BASKET CLUB-ak bere partetik menderatu ezin jarraitzen du 89-56 irabazi ondoren AGURAIN-en aurkako arabar derbian. Gasteiztarrak bigarren laurdenetik aurrera partiduaren kontrola hartu zuten kanpokoen gainetik pasatuz.
BERGARA KE SORALUCE ere dinamika ezinhobean jarraitzen du PADURA-ren aurka 81-60 irabazi ondoren. Hasiera parekatsu bat eta gero, giupuzkoarrak bigarren laurdenetik aurrera partidua menderatu zuten denboraldiko hirugarren garaipena gehituz.
Azkenik, LOIOLA INDAUTXU eta SAN PRUDENCIO-ren artean, Gasteiztarrak garaipen fina lortu zuten 60-74. Lehenengo laurdena klabe izan zen azken hauentzako 11 gora jarriz eta geroztik partiduaren erritmoa eta emaitza kontrolatuz.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
ZORNOTZA ST-ek ezustean harrapatu zuen JARDINERIA GORBEIA ARASKI taldea 11-24ko hasiera batekin. Hala ere, Gasteiztarrak 24-2ko bigarren laurden batekin erantzun zuten 67-57 irabazten bukatzeko.
SAN IGNACIO PREMO ere garaitu gabe jarraitzen du MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ri 76-64 irabazi ondoren. Naparrak partiduaren erritmoa kontrolatu zuten eta finago ibili ziren gauzak oso ondo egiten ari den eta oraindik galdu gabe zegoen talde bilbotarraren aurka.
LA SALLE VERSIA taldea pixkanaka sentsazio onak aurkitzen doa NAJERA TURISMO-ren aurka 61-44 irabazi eta gero. Bilbotarrak bigarren garaipen jarraia gehitu zuten lehenengo zatian partidua menderatuz eta bigarrenean sufritzen jakinez.
TABIRAKO BAQUE-k partidu bikaina egin zuen IBAETA BASKET EASO-ri 71-59 irabaziz eta aurrera pauso garrantzitsua ematen du. Partidua orokorrean oso parekatuta egon zen baina etxekoek garaipena eman zien hirugarren laurden bikain bat egin zuten.
UNIBASKET LOGROÑO eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren arteko lehian, bizkaitarrak finago ibili ziren 42-51 irabaziz. Garaipen honekin sailkapenean goraka egiten dute arerio asko atzean utziz. Errioxarrak aldiz oraindik ez dute partidurik irabazi baina geroz eta hobeto lehiatzen ari dira eta segituan lortuko dute lehenengo garaipena.
NAVARRO VILLOSLADA-k ere garaipen oso garrantzitsua lortu zuen sekulako partidua eginez LOINTEK GERNIKA-ren etxean, 57-71. Bi taldeak oraindik garaipenik gabe zeuden eta oso serio atera ziren baina, naparrak finago ibili ziren denboraldiko lehenengoa lortuz.
Bukatzeko, LOIOLA INDAUTXU eta IZ4 HONDARRIBIA-ren arteko lehian, gipuzkoarrak 49-57 irabazi zuten bigarren zatia menderatu ostean. Etxekoak 5 gora joan ziren atsedenaldira baina, bigarren zatian ezin izan zuten beste martxa bat sartu zuen talde baten aurka.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
Jardunaldiko partiduan LOIOLA INDAUTXU eta MEGACALZADO ARDOI-ren artean, bilbotarrak neurketa oso estu bat eraman zuten etxean jolasten zutela aprobetxatuz, 78-74. Lehia oso parekatsua izan zen seguraski mailako bi talde onenen artean.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA-k eta ASKARTZA CLARET-ek zabaldu zuten jardunaldia bizkaitarren garaipenarekin 53-76. Hasieratik oso serio sartu ziren eta etxekoen gainetik pasa ziren garaipen garrantzitsua lortuz.
EASO BASKET TURDUS.WINE-k garaipenaren senda berreskuratu zuen AISLA ARMETI IBAIZABAL-en aurka 68-58 irabazi ondoren. Donostiarrak denboraldi hasiera aparta egiten ari dira eta galdu gabe zegoen talde sendo baten aurka gehiago izatea lortu zuten.
HYDROPYC URGATZI-k denboraldiko lehen garaipena lortu zuen NAVASKET-en aurka 72-64. Gasteiztarrak hobeak izan ziren partidu guztian zehar baina naparrek ez zuten etsi eta azken laurden fin batekin ia partiduan sartzea lortu zuten.
AGUERRI LARRAONA CLARET eta LA SALLE VERSIA-ren arteko lehian, lehenengo zatia oso gorabeheratsua izan zen hartu-eman handiarekin bi taldeen artean. Bigarren zatian etxekoak aurrera pauso bat eman zuten 70-60 irabazten bukatzeko.
ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek denboraldiko lehen garaipena lortu zuen LEIOA SBT-ren etxean 52-62 irabazi eta gero. Gotzon Arrieta-ren mutilak lehen zatia dominatu zuten 15 gora joanez atsedenera. Hirugarren laurdenean bizkaitarrak partiduaren dinamika aldatu zuten 4 puntura jarriz baina, azkenean Donostiarrak berriro ere kontrola hartu zuten garaipena lortzeko.
Amaitzeko, SANTURTZI SK eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren arteko lehian, bizkaitarrak 77-51 irabazi zuten. Hasieratik aurretik jarrita, horrela mantendu ziren azken laurdeneko lehenengo minutura arte non Azpeitiarrak bi puntura jarri ziren. Hortik aurrera 29-5eko partziala partidua guztiz hautsiz.
SAILKAPENA:
ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ