Badatoz Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroaren arteko Infantil eta Kadete Txapelketak.
Kadeteak izango dira lehenengoak bihar, Azaroak 1, goizeko 10:00etan hasiz eta larunbatean, Azaroak 2, bukatuz final handiekin. Txapelketa hau Zalla herriko Kiroldegian burutuko da eta selekzio guztiak prest daude Txapelketaren bila joateko.
Infantilak aldiz Laudion jolastuko dute larunbatean hasiko dira final-erdiekin. Final handiak beraz igandean izango dira, Azaroak 3.
Norgehiagokak zozketa bidez erabakitzen dira eta, aurten, bai Kadete eta bai Infantil Mailan, parekatze berdina tokatu da, Gipuzkoa-Araba alde batetik eta Nafarroa-Bizkaia bestetik.
Final-erdien irabazleak hurrengo eguneko arratsaldean jolastuko dute Euskadi-Nafarroko txapeldunen kopa altxatzeko ilusioarekin. Halaber, galtzaileak ere edukiko dute aukera 3° postua lortzeko egun berdineko goizan.
Aurreko urteko edizioan, Gipuzkoa izan zen arrakastatsuena txapeldun bilakatuz Kadete Neska eta Mutiletan eta baita ere Infantil Mutiletan. Aurten, dena irekiago dagoela dirudi beraz adi egon beharko gara gertatzen dena ondo ikusteko.
Has dadila ikuskizuna!