Euskadi-Nafarroako Txapelketak amaituta, Espainiako Txapelketa prestatzeko garaia iritsi da.
Igande honetan hasiko dira Espainiako Txapelketa prestatzeko lehenengo entrenamenduak, Kadete eta Infantil selekzioentzako. Euskadi-Nafarroako Txapelketa amaituta, gure hautatzaileek osatu dituzte iada, prestakuntza honetan egongo diren jokalarien zerrendak.
Denboraldi honetan ere Huelvako probintzian ospatuko dira urtarrilean, Espainiako Kadete eta Infantil txapelketak eta, bertan egoteko eta bertara bidaiatzeko ametsa, asteburu honetan hasiko dute gure neska eta mutil gazteak.
Lehenengo entrenamendu hauek, Leioako Irlandesas Kiroldegian egingo dira, 11:15etatik 13:00etara izanda lehenengo saioa eta, 15:00etatik 17:00etara bigarrena.
Jokalari guztiak entrenamendu ordua hasi baino ordu erdi lehenago aurkeztu beharko dira aipatutako tokian eta bi kamixeta eraman behar dituzte, bat txuria eta beste bat iluna.
Kadetetan Luis Agirre dugu nesken hautatzaile bezela eta mutiletan aldiz Jairo Unzué. Infantiletan, Alberto Cea izango da beste behin nesken hautatzailea eta Iñaki Ogara aurten mutilekin izango dugu.