Desgaitasun intelektuala duten kirolarien Saskibaloi Liga martxan da iada.

Pasa den Urriak 26-27ko asteburuan, lehiaketaren 4º edizioa hasi zen non, aurten BBK-ren babesa edukiko duten. Aurreko urteko 8 taldeei, GETXO SBT HASZTEN, ALZOLA BSK BASAURI, BILBAO BASKET FUNDAZIOA, LOINTEK GERNIKA, BARAKALDO BALONCESTO, OSK BAR EL CHIRINGUITO PORTUGALETE, LEHOIAK GORABIDE eta NORTH ACADEMY HASZTEN, partaide berri bat gehitu zaie, TABIRAKO BAQUE ALAI, 9 taldeko lehiaketa bat osatuz.

Lehiaketa hau ligaxka moduan burutuko da itzuli bakarrarekin lehenengo fasean eta, bi multzo ezberdinetan banatuz bigarren faserako. Helburua, oso garbia, kirola bezalako tresna sendo bat erabiltzea integrazioa, normalizazioa eta ikusgaitasuna emateko, bizitza guztian zehar gurekin egongo diren balore batzuen barruan.

Esan bezala, Durangoarrak izan dira azkenak proiektu honetan sartzea erabaki dutenak, aurrera pauso oso garrantzitsua emanez eskubide- eta aukera-berdintasun arloan eta, erakutsiz, beraien historian beti aurrera begiratzen egon eta egongo direla.

Denboraldi honetan saskiratu duten saskiratze politena dela diote Tabirako Alai-ren taldearena, eta goiburu horrekin ekin diote 2024/25 denboraldiari, irribarre handiarekin beraien aurpegian. Izan ere, Alicia Perez klubeko zuzendariak, gizarte hau osatzen dugun denontzako aukera-berdintasun eta integrazio sinonimoa dela dio.

Hilario Perezek bere partetik, Tabirako Baque Alaiek poza ekarriko diela dio eta espero dute epe motzean modalitate gehiago integratu ahal izatea kirol egokituan.

Garbi dagoena da, horrelako proiektuak beti direla onuragarriak eta kirola eta baloreak emaitzen gainetik daudela, benetan garrantzitsuak diren ekintzetan beti denok bat eginez.

Federazio honek horrelako ekimenak beti babestuko ditu eta eskerrak ematen diegu berdintasunaren lehian beti laguntzeko eta aurrera begiratzeko prest dauden guztiei.

AUPA ZUEK!