Hasi dute bigarren itzulia Junior eta Kadete neska-mutilek.
KADETE NESKAK
LA SALLE BILBAO eta LOINTEK GERNIKA-k zabaldu zuten jardunaldia 58-65eko emaitzarekin azkenekoen alde. Partidu oso parekatsua jolastu zuten bi taldeek baina azkenean txanpona Gernikarren alde erori zen, garaitu gabe jarraitu aha izateko.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k sekulako erakustaldia eman zuen ZAST GAP ZKE taldearen aurka 116-44 irabaziz. Hasieratik oso indartsu sartu ziren Ordiziarrak, kanpoko taldeari aukerarik gabe utziz. Natale Ena geldiezin egon zen 36 punturekin.
URRATEGI BARNE DISEINUA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren artean, lehia oso estu egon zen lehenengo zatian, etxekoak 5 gora sartuz atsedenaldira. Bigarren zatian aldiz, Donostiarrak beste martxa bat sartu zuten 36-55 irabazten amaitzeko.
Azkenik, arabar derbian FSGROUPE ARABA eta ASEVI ARASKI-ren artean, berdekoak gehiago izan ziren 61-71 irabaziz. Hala ere, etxekoak lehenengo zatian hobeak izan ziren eta, atsedenaldira 9 gora joan ziren. Bigarren zatian filma guztiz aldatu zen kanpokoen alde 23-42eko partzialarekin.
SAIKAPENA:
KADETE MUTILAK
BASKONIA A-k bigarren itzulia lehenengoa amaitu zuen bezela hasten du EFIK ISB-ren aurka 104-64 irabazi eta gero. Nikita Zhekel 26 punturekin izan zen jokalari onena Gasteiztarrentzako.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA ere berdin jarraitzen du TABIRAKO BAQUE-ren aurka 80-35 irabazi ondoren. Bilbotarrak mailako lider bezela jarraitzen dute, inongo aukerarik eman gabe beste taldeei.
KREAN OINTXE! eta EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren arteko Gipuzkoar derbian, koloren bakarra egon zen hasieratik, 40-108ko emaitzarekin. Donostiarrak bikain hasi dute bigarren itzulia sekulako erakustaldia emanez, lehenengo bi sailkatuen estela jarraitu nahiean.
Amaitzeko, BARAKALDO BALONCESTO eta ATLETICO SN SN-ren artean ere, bizkaitarrak gehiago izan ziren 73-48 irabaziz. Bigarren laurdena klabe izan zen, etxekoek partidua haustea lortu zutelako 29-10eko partzialarekin.
SAIKAPENA:
JUNIOR NESKAK
LOIOLA INDAUTXU 08-k laugarren garaipen jarraia lortu zuen ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 74-29 irabazi eta gero. Abrahamen neskak dinamika ezinhobean jarraitzen dute eta talde Zarauztarren gainetik pasa ziren defentsako lan sendo bati esker.
LOINTEK GERNIKA ere pixkanaka goraka doa geroz eta saskibaloi ederragoa eginez eta oraingoan BARAKALDO BALONCESTO-ren aurka 50-38 irabazi ondoren. Partidua orokorrean parekatsua izan zen baina, Gernikarrak pixkanaka partiduaren erritmoa kontrolatzen joan ziren azken laurdenean partidua haustea lortu arte.
EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k bere partetik EUROMEX ARASKI-ren aurka 100-76 irabazi zuen, bigarren postuan finkatzeko. Donostiarrak hasieratik oso fin egon ziren erasoan eta, nahiz eta Gasteiztarrak duintasunez borrokatu, ezin izan zuten etxekoen eraginkortasunaren aurka.
Bukatzeko, FUNDIBIDE ISB eta OPTICA TROCONIZ ARABA-ren arteko lehian, liderrak ez zuen barkatu 50-64 irabaziz. Hala ere, asko landutako garaipena izan zen Azkoitiarrek gauzak oso zail jarri baitzizkieten. Azken minutura bi taldeak gogor borrokatzen egon ziren.
SAIKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta LOIOLA INDAUTXU 07-k ireki zuten bigarren itzulia, bilbotarren garaipenarekin 94-53. Hasieratik oso fuerte sartu ziren azken hauek eta, hiruko marratik edukiko eraginkortasunari esker, laugarren garaipen jarraia lortu zuten.
BASKONIA A-k bere partetik galdu gabe jarraitzen du ARABERRI BASKET CLUB-aren aurka 100-53 irabazi eta gero. Etxeko taldeak ez zion aukerarik eman kanpokoari, erritmo altua ezarriz hasieratik eta, partidua guztiz menderatuz.
MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta EASO BASKET CROMOVA-ren arteko lehian, Donostiarrak 64-77 gailendu ziren. Lehenengo zatian hartu zuten abantaila azken hauek 14 gora iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian Arrasatearrak finago egon ziren baina emaitzari buelta ematea lortu gabe.
Azkenik, AXA AMURRIO eta CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI-ren artean, etxekoak asko landutako garaipena eskuratu zuten 75-60. Izan ere Bizkaitarrek ez zizkieten gauzak erraz jarri arabarrei eta, azken hauek oso serio jolastu behar izan zuten partidu guztian zehar garaipena eskuratu ahal izateko.
SAIKAPENA: