Hirukoez beteriko jardunaldia izan zen pasa den asteburukoa.
NESKEN BIGARREN MAILA
A-A multzoan VALLE DE EGÜES eta CONET FACILITY ARABA-k zabaldu zuten jardunaldia 52-74eko emaitzarekin. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, arabarrak bigarren zati bikaina egin zuten partidua guztiz hautsiz eta garaipen garrantzitsua lortuz sailkapenean bigarren postuan dagoen taldearen aurka.
NAVASKET-ek ere sekulako garaipena lortu zuen LICEO MONJARDIN bezelako arerio zuzen baten aurka, 66-61. Izan ere garaipen honekin sailkapenean berdinduta gelditzen dira berdinketa laukoitz batean hirugarren postuan.
MEGACALZADO ARDOI-k bere partetik laugarren garaipen jarraia lortu zuen EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren aurka 57-38 irabaziz. Hasieratik gehiago izan ziren naparrak garaipen berri bat gehituz sailkapeneko goiko partean mantentzeko.
OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta MARISTAS LOGROÑO-ren artean, bigarren zati itzel bati esker lortu zuten irabaztea etxekoak, 50-30. Hasiera nahiko parekatsua izan zen errioxarrak 2 gora sartuz aldageletara baina, hirugarren laurdenean sopelako taldeak beste martxa bat sartu zuten partidua guztiz hautsiz.
JACOBEO ALBERITE eta GETXO SBT-k itxi zuten jardunaldia azken hauen sekulako emanaldiarekin. Hasieratik oso serio sartu ziren bizkaitarrak etxeko taldearen gainetik pasatuz, 28-90.
SAILKAPENA:
A-B multzoa ATLETICO SAN SEBASTIAN-en garaipenarekin zabaltzen zen LAGUNAK taldearen aurka, 60-47. Donostiarrak lehenengo zati itzela egin zuten 15 gora joanez atsedenaldira. Hala ere, naparrak hirugarren laurdenean emaitzari buelta eman eta partiduan sartu ziren 3 puntura jarriz baina, azken laurdenean berriro ere etxeko taldea oso fin egon zen garaipen berri bat lortuz.
TABIRAKO BAQUE eta GRAFICAS JUARISTI ZKE-ren artean, Zarauztarrak garaipen sendoa lortu zuten 61-84. Hirugarren laurden sendo eta Maria Artetxe geldiezin bati esker (29 puntu), gipuzkoarrak lidergotza mantentzen dute beste jardunaldi batez.
ALKIVENT TOJU dinamika ezinhobean jarraitzen du ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka 56-45 irabazi eta gero. Bigarren zatian lortu zuten Gasteiztarrak partidua haustea denboraldiko bosgarren garaipena lortuz eta aurrera pauso handia emanez sailkapenean.
ARANGUREN MUTILBASKET ere momentu oso onean dago laugarren garaipen jarraia lortuz UNIBASKET LOGROÑO-ren aurka 100-42 irabaziz. Naparrak une oro aurretik egon ziren erritmoa handiarekin jolastuz eta errioxarrei lehiatzeko aukerarik eman gabe.
Azkenik, LEIOA SBT eta GAZTE BERRIAK-en arteko lehian, kanpoko taldea gailendu zen 48-60. Lehenengo laurdenean lortu zuen Ansoaingo taldeak garaipenera eramango zien abantaila eta, hortik aurrera emaitza kontrolatuz gehiegi sufritu gabe.
SAILKAPENA:
MUTILEN BIGARREN MAILA
GETXO SBT lider bezela jarraitzen du BERGARA KE SORALUCE-ren etxean 66-70 irabazi eta gero. Partidu oso lehiatua izan zen une oro hartu eman itzelarekin bi taldeen artean. Azkenean txanpona kanpokoen alde erori zen eta galdu gabe jarraitzen dute.
EASO BASKET ANDATZA-k bere partetik denboraldiko lehen garaipena lortu zuen GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren etxean 75-85 irabazi ostean. Donostiarrak orokorrean finago ibili ziren partidu guztian zehar eta hainbeste esperoko garaipena lortu zuten.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta ARABERRI BASKET CLUB-en arteko lehian, Gasteiztarrak 66-74 irabazi zuten, bigarren postua mantenduz. Bilbotarrak aldiz sailkapeneko beheko partean kokatuta daude eta borrokatzen jarraitu beharko dute hortik ateratzeko.
ULACIA ZKE taldea pixkanaka hobetzen doa eta denboraldiko hirugarren garaipen jarraia lortu zuen PADURA-ren zelaian 64-87 irabaziz. Jon Sanz-en mutilek bigarren zati itzela egin zuten 28-52ko partzial batekin itxiz neurketa.
AGURAIN eta ZORNOTZA ST-ren artean, arabarrak gehiago izan ziren 93-78 emaitzarekin. Izan ere bizkaitarrak ezin izan zuten Asier Arrieta bikain bat gelditu zein, 37 punturekin, garaipen berri bat eman zion bere taldeari. Aipatzekoa ere bi taldeek hiruko marratik edukiko eraginkortasuna, 11 hiruko sartuz talde bakoitzak.
HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren arteko derbian, kanpokoak irabaztea lortu zuten 64-69. Lehen zati oso ona egin zuten azken hauek 13 gora joanez atsedenaldira. Hala ere, bigarren zatian etxeko taldeak emaitza murriztu zuen azken minutura berdinketarekin iritsiz. Azken minutu horretan 0-5eko partzial bati esker Unamunok irabaztea lortu zuen.
Amaitzeko, SAN PRUDENCIO-k infartuzko garaipena lortu zuen DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT-ren aurka, 67-66. Gipuzkoarrak hasiera bikaina eduki zuten baina, bigarren laurdenetik aurrera etxeko taldeak partiduaren kontrola hartu zuen 9 gora jarriz baina, Lezotarrak bukaerara arte borrokatzen jarraitu zuten puntu batera jarriz azken segunduetan.
SAILKAPENA:
NESKEN LEHENENGO MAILA
EUSKOFRIZ ASKARTZA eta MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-k zabaldu zuten jardunaldia 57-70eko emaitzarekin bilbotarren alde. Hala ere, lehenengo zatian etxekoak finago egon ziren atsedenaldira aurretik iritsiz baina, bigarren zatian eta batez ere azkeneko laurdenean, kanpokoak martxa bat gehiago sartu zuten garaipena lortuz.
LA SALLE VERSIA eta ZORNOTZA ST-ren artean ere, lehia oso estu egon zen, 55-49eko emaitzarekin. Atsedenaldira 3 behera sartu eta gero, bigarren zatian bilbotarrak gehiago izatea lortu zuten bosgarren garaipen jarraia lortuz.
UNIBASKET LOGROÑO-k denboraldiko lehen garaipena lortu zuen NAVARRO VILLOSLADA-ren etxean irabaziz 53-57. Partidua orokorrean oso parekatsu egon zen azken laurdenera arte non, 15-23ko partzial batekin, errioxarrak garaipen oso garrantzitsua lortu zuten.
IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k garaipena lortu zuen IZ4 HONDARRIBIA-ren aurka, 64-46 irabaziz. Partidu sendoa jolastu zuten bi taldeak non, Jon Santamariaren neskak pixkanaka hobetzen joan ziren azken laurdenean partidua haustea lortu arte 19-8ko partzial batekin.
JARDINERIA GORBEIA ARASKI geldiezin jarraitzen du arerio zuzen baten aurka 79-64 irabazi eta gero, SAN IGNACIO PREMO. Gasteiztarrak hasiera oso ona egin zuten atsedenaldira 10 gora sartuz. Bigarren zatian gehiago izaten jarraitu zuten partiduaren erritmoa kontrolatuz.
NAJERA TURISMO eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren arteko lehian, bilbotarrak garaipenaren senda berreskuratu zuten 46-60ko emaitzarekin. Lehenengo zati gorabeheratsu baten ostean, Abraham Loboren neskak aurrera pauso bat eman zuten bigarren zatian irabaztea lortuz.
Azkenik, LOINTEK GERNIKA eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko derbian, Durangoarrak gehiago izan ziren 47-67 irabaziz. Durangoarrak hasieratik oso fin egon ziren atsedenaldira 8 gora joanez eta, hirugarren laurdenean partidua guztiz hautsiz.
SAILKAPENA:
MUTILEN LEHENENGO MAILA
DISDIRA BITXITEGIA ISB eta AISLA ARMETI IBAIZABAL-en artean, Azpeitiarrak hiruko festa baten ondoren garaipena lortu zuten 95-81. Sekulako erritmoa ezarri zuten bi taldeek hasieratik eraso oso azkarrekin eta hiruko marratik oso fin egonez.
LA SALLE VERSIA-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen ASKARTZA CLARET-en etxean 70-77. Horrela bilbotarrak amaiera jartzen diote porroten dinamika txarrari eta aurrera pauso bat ematen dute sailkapenean, goran dagoen talde bati irabaziz.
AGUERRI LARRAONA CLARET-ek ere garaipenaren senda berreskuratzen du NASVASKET-en aurka 64-81 irabazteari esker. Lehenengo zati oso parekatsu bat eta gero, kanpokoak energia ezberdin batekin sartu ziren bigarren zatian denboraldiko hirugarren garaipena lortuz.
ATLETICO SAN SEBASTIAN eta EASO BASKET TURDUS.WINE-en arteko Donostiar derbian, etxeko taldeak laugarren garaipen jarraia lortu zuen 64-57ko emaitzarekin. Alfredo Perotas 20 punturekin izan zen jokalari onena konfirmatuz taldeari plus bat ematen diola.
SANTURTZI SK-k garaipen sendoa lortu zuen HYDROPYC URGATZI-ren aurka 90-73 irabazi eta gero. Hasieratik oso fin egon ziren bizkaitarrak, hirugarren laurdenean partidua hautsiz 29-16ko partzialarekin. Azkeneko laurdenean Gasteiztarrak borrokatzen jarratu zuten markagailua apaintzea lortuz.
UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU garaitu gabe jarraitzen du LEIOA SBT-ren aurka 73-66 irabaziz. Partidua oso parekatsu egon zen une oro azken laurdenera 2 puntuko aldearekin sartuz. Azken laurden horretan, etxekoak xehetasun txikiengatik garaipen lortu zuten.
Bukatzeko, MEGACALZADO ARDOI-k 75-42 irabazi zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka. Talde naparra gehiago izan zen denbora guztian gipuzkoarrei partiduan sartzea utzi gabe.
SAILKAPENA: