Gure bi taldeak Txapeldun bilakatu dira Nazioarteko BENNA Txapelketaren 2. edizioan.
Goiz jaiki behar izan zuten gure U15eko jokalari gazteak Olitera bidaiatzeko. Izan ere, mutilak goizeko 10:30etan jolasten zuten Akitania Berriaren aurka. Partidura ez ziren ondo sartu baina, pixkanaka esnatzen joan ziren eta azkenean 3 punturengatik irabaztea lortu zuten. Arratsaldean Nafarroaren aurka energia ezberdin batekin sartu ziren eta erritmoa handiarekin jolastuz irabaztea lortu zuten Txapeldun bilakatuz.
Gorka Gil: “Oso pozik nago gazteekin oso ondo lehiatu baitute. Goizean ez gara ondo sartu partidura, goiz jaikitzeak gaizki sentatu digu baina, egoerari buelta eman eta irabazten bukatu dugu. Arratsaldean beste erritmo batekin egon gara hasieratik eta bikain jolastu dugu”.
Neskak 11:45etan jolastu zuten Akitania Berriaren aurka. Partidu sendoa izan zen azken segunduetan irabazi zutena 3 punturengatik. Arratsaldean, Nafarroaren aurka, partidu borobila egin zuten eta Txapeldun bilakatzea lortu zuten.
Joel Mieza: “Sentsazio oso onekin bukatzen dugu esperientzia berri hau Oliten. Neskek oso ondo egin dute lan lehenengo egunetik eta hori kantxan irudikatu da. Eskerrak eman nahi diegu jokalariei emandako guztiagatik eta gurasoei hemen egoteko esfortzua egiteagatik.
Emaitzetatik haratago, sekulako esperientzia izan da jokalarientzako eta baita ere entrenatzaileentzako. Orain beraien klubetan arreta jartzeko momentua iritsi zaie denboraldia aurrera baitoa.