Ezuste handiko jardunaldia izan zen pasa den asteburukoa.

KADETE NESKAK

ASEVI ARASKI-k garaipen berri bat lortu zuen oraindik irabazi ez duen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka, 72-46. Gasteiztarrak hasieratik neurketaren erritmoa kontrolatu zuten garaipena eskuratuz.

LOINTEK GERNIKA-k ez du barkatzen lehenengo hiru laurden bikain batzuei esker FSGROUPE ARABA-ren aurka, 61-47. Izan ere Gernikarrak lehenengo hiru laurdenetan partidua guztiz menderatu zuten 54-26 sartuz azken zatira. Bertan, arabarrak markagailua apaintzea lortu zuten.

EASO IBAETA BASKET IRULEA-k eta ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k sekulako lehia eduki zuten azken hauen garaipenarekin 61-67. Hasiera parekatsu bat eta gero, Ordiziarrak partiduaren kontrola hartu zuten 11 gora jarriz laurden baten faltan. Azken laurdenean Donositiarrak finago egon ziren baina ez zuten lortu emaitzaari buelta ematea.

Bukatzeko, ZAST GAP ZKE eta LA SALLE BILBAO-ren artean, azken hauek garaipenaren senda berreskuratu zuten 49-80 irabaziz. Hasieratik oso fin egon ziren Bilbotarrak erritmo handiarekin jolastuz eta neurketa guztiz kontrolatuz.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

ATLETICO SN SN-k denboraldiko ezustekoa eman zuen BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren aurka 73-66 irabaziz. Donostiarrak, garaitu gabe zegoen liderrari irabaztea lortu zuten sekulako partidua egin ondoren.

TABIRAKO BAQUE-k bere partetik azken sailkatuaren aurka, KREAN OINTXE!, 78-58 irabazi zuen. Nahiz eta 20 puntuko aldea egon, Gipuzkoarrek ez zizkieten gauzak erraz jarri Bizkaitarrei eta, azken hauek, gauzak oso ondo egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko.

EFIK ISB eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean, Bizkaitarrak laugarren garaipen jarraia lortu zuten 47-81 irabazi ondoren. Lehen laurden parekatsu bat eta gero, etxekoak hustu egin ziren eta ezin izan zioten aurre egin kanpokoek ezarritako erritmoari.

Bukatzeko, EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta BASKONIA A-ren artean, 70-81 irabazi zuten Gasteiztarrak. Garaipen oso garrantzitsua izan zen bi partiduko aldea jartzeko 3. eta 4. sailkatuekin eta, liderraren porrota ikusita, lehenengo postua pil-pilean jarriz.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

OPTICA TROCONIZ ARABA lider jarraitzen du LOIOLA INDAUTXU 08-ren aurka 74-48 irabazi ondoren. Arabarrak Uxue Arizti bikain batez lideratuta (22 puntu), partidu oso ona egin zuten hasieratik oso garbi edukiz irabazteko zer egin behar zuten.

EASO IBAETA BASKET BURUNTZA ere oso fin egon zen partidu guztian zehar BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean 29-74 irabaziz. Donostiarrak une oro gehiago izan ziren eta bigarren postuan jarraitzen dute liderraren estela jarraituz.

EUROMEX ARASKI eta FUNDIBIDE ISB-ren artean, Azkoitiarrak funtseko garaipen bat lortu zuten, 43-56, eta sailkapenean aurrera pauso bat ematen dute. Lehenengo zatia dominatu eta gero, Gasteiztarrak hirugarren laurden itzela egin zuten 3 puntura jartzea lortuz. Hala ere, azken laurdenean Gipuzkoarrak berriro ere partiduaren kontrola hartu zuten garaipena lortuz.

Azkenik, ZAST KURAYE ZKE eta LOINTEK GERNIKA-ren artean, granatekoak laugarren garaipen jarraia lortu zuten 47-71. Lehenengo zatian lortu zuten Zuhaitz Gonzalezen neskek partidua haustea 25-47ko partzial batekin. Bigarren zatia oso parekatsua egon zen Martina Garcia itzel batekin (20 puntu eta 10 errebote).

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

ARABERRI BASKET CLUB-ak garaipenaren senda berreskuratu zuen AXA AMURRIO-ren aurka 72-61 irabazteari esker. Funtsezko garaipena lortu zuten Gasteiztarrak azken laurden oso fin bati esker. Garaipen honekin sailkapena oso estu gelditzen da.

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren arteko lehian, azken hauek espero zen bezela gehiago izan ziren, 24-104.

BASKONIA A eta EASO BASKET CROMOVA-ren artean ere etxekoak gehiago izan ziren 94-47 irabaziz. Gasteiztarrak ez dute barkatzen arerio zail baten aurka gauzak oso ondo eginez eta lider bezela jarraitzen dute.

Amaitzeko, LOIOLA INDAUTXU 07 eta MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren artean, Bilbotarrak oso fin egon ziren hasieratik 105-63 irabaztea lortuz. Sekulako hiruko festa bizi zen igande goizean 14 sartuz etxekoek eta 8 kanpokoek.

SAILKAPENA: