Infartuzko amaiera asko pasa den asteburuko jardunaldian.

NESKEN LEHENENGO MAILA

Liderrak, JARDINERIA GORBEAIA ARASKI-k, ezin izan zuen MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren etxean eta 80-76 galdu zuen. Partidu oso arraroa izan zen bilbotarrak superiorrak izan baitziren lehenengo hiru laurdenetan 27 gora sartuz azken laurdenera. Bertan, Gasteiztarrak emaitzari buelta eman zioten sekulako partzialarekin (9-32) eta ezusteko galanta emanez etxekoei.

IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE bere partetik sailkapeneko bigarren postura igo da SAN IGNACIO PREMO-ren etxean 57-74 irabazi eta gero. Partidu oso ona egin zuten Donostiarrak hasieratik funtsezko garaipena lortuz arerio zuzen baten etxean eta saskibaloi maila itzela emanez.

LA SALLE VERSIA ere dinamika ezinhobean jarraitzen du bosgarren garaipen jarraia lortuz UNIBASKET LOGROÑO-ren aurka. Lehenengo laurdenetik oso serio sartu ziren bilbotarrak eta nahiz eta kanpotik eguna ez eduki oso konstanteak izan ziren partidu guztian zehar.

TABIRAKO BAQUE goiko postuetan sartzeko borrokan sartu da NAJERA TURISMO-ren aurka 75-58 irabazi ostean. Durangoarrak azkeneko 5 partiduetatik 4 irabazi dituzte konfirmatuz aurten kontuan edukitzeko aurkaria izango dela. Larunbatean hasieratik partiduaren kontrola hartu zuten eta ez zuten askatu amaierara arte.

IZ4 HONDARRIBIA-k garaipenaren senda berreskuratu zuen NAVARRO VILLOSLADA-ren aurka 63-51 irabaziz. Gipuzkoarrak orokorrean gehiago izan ziren partidu guztian zehar hirugarren laurden fin batekin partidua hautsiz.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren aurka bigarren zati bikain bati esker, 60-36. Izan ere lehenengo zatian dena oso parekatsu egon zen 24-25ko emaitzarekin atsedenaldian. Bigarrenean aldiz etxekoak aurrera pauso bat eman zuten denboraldiko seigarren garaipena eskuratuz.

Azkenik, ZORNOTZA ST eta LOINTEK GERNIKA-ren artean, etxekoak garaipena lortu zuten 66-53 lehenengo laurden bikain bati esker. 15 gora amaitu zuten lehen laurden hori eta hortik aurrera emaitza kontrolatzea lortu zuten amaierara arte. Irati Urienek emaitzari buelta ematen saiatu zen 26 punturekin.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

SANTURTZI SK pixkanaka goraka doa MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren etxean 61-92 irabazi eta gero. Bizkaitarrek bigarren garaipen jarraia lortu zuten partidu bikain bat eginez eta Gipuzkoarrei partiduan sartzeko aukerarik utzi gabe.

AISLA ARMETI IBAIZABAL eta ASKARTZA CLARET-en artean, bi zati oso ezberdin ikusi ziren azken hauen garaipenarekin 72-83. Etxekoek lehen zatia menderatu zuten 9 gora sartuz atsedenaldira baina, bigarrenean eta 30-50eko partzial batekin, Askartzak garaipenaren senda berreskuratu zuen.

EASO BASKET TURDUS.WINE-k garaipen itzela lortu zuen MEGACALZADO ARDOI-ren aurka infartuzko partidu batean, 67-66. Izan ere bi taldeek sekulako erakustaldia eman zuten lidergotza aldaketa askorekin eta ikuskizuna emanez azken segundura arte. Azkenean eta jaurtike libreei esker Donostiarrak gailendu ziren.

HYPODROPYC URGATZI eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren artean ere infartuzko amaiera egon zen bilbotarren garaipenarekin 76-77. Azken minutura berdinketarekin iritsiz, Guillermo Ruizek hiruko bat sartu zuen bere taldea 3 gora jartzeko segundu batzuen faltan. Hurrengo jokaldian, Mikel Arejolaleibak berdina egin zuen Gasteiztarrentzako partidua berriro berdinduz. Partiduko azkeneko aukeran, bilbotarrak jaurtiketa libreak eduki zituzten bat sartzea lortuz 1 gora bukatzeko.

AGUERRI LARRAONA CLARET eta ATLETICO SAN SEBASITAN-en artean, Donostiarrak gehiago izan ziren 66-83 irabaziz. Hasieratik kontrolatu zuten azken hauek partiduaren erritmoa bosgarren garaipen jarraia lortuz.

LA SALLE VERSIA-k eta NAVASKET-ek ere partidu oso interesgarria eduki zuten etxekoen garaipenarekin 63-61. Partidua une oro oso parekatuta egon zen azken segunduetara berdinketarekin iritsiz. 9 segunduren faltan, Iñigo Van Koningslook saskiratzea lortu zuen bere taldeari garaipena emanez.

Amaitzeko, LEIOA SBT eta DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren artean, Azpeitiarrak garaipen berria lortu zuten 59-64. Sekulako hartu-emanarekin, Gipuzkoarrak 1 gora sartu ziren azken laurdenera eta, bertan, partzial txiki bat sartzea lortu zuten bigarren garaipen jarraia eskuratuz.

SAILKAPENA: