Baditugu iada Espainiako Infantil Txapelketetan ordezkatuko gaituzten 12 neskak eta 12 mutilak.

Huelva-ra bidaiatzeko hilabete bat falta dela, prestakuntzak aurrera doaz eta datorren asteburuan gure selekzioek lehen lagunartekoak edukiko dituzte orain arte egindako guztia praktikan jartzeko.

Horretarako, Infantil Selekzioetako hautatzaileek erabaki dute iada zeintzuk izango diren Euskadi ordezkatuko duten 12 jokalariak. Kadeteen kasuan, neskak oraindik 13 jokalariekin egongo dira eta mutilak 15ekin.

Azken hauek, ostiralean entrentuko dute 10:00etatik 12:00etara eta bazkaldu eta gero Llanerara (Asturias) bidaiatuko dute lagunarteko batzuk jolasteko Asturias, Galizia eta Gaztela-Leoneko selekzioen aurka, larunbata eta igandean.

Bestetik, Kadete eta Infantil neskek ere ostiralean entrenatuko dute 10:00etatik 12:00etara eta, asteburuan, lagunarteko berdinak jolastuko dituzte Asturias, Galizia eta Gaztela-Leonen aurka Zarautzen eta Deban hurrenez hurren.

Azkenik, Infantil Mutilek atseden egingo dute eta ez dute entrenatuko Abenduak 15eko igandera arte.