Gure Nesken selekzioek lagunarteko batzuk jolastuko dituzte Abenduak 7 eta 8ko asteburuan.
Lehenengo froga sendoa edukiko dute Luis Agirre (Kadete Neskak) eta Alberto Cearen (Infantil Neskak) neskek, Asturias, Galizia eta Gaztela-Leonen selekzioen aurka.
Entrenamenduz beteriko hilabete gogor bat eta gero, iritsi da entrenatutako guztia praktikan jartzeko momentua.
Kadete Neskak Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian jolastuko dute larunbat goizean hasiz Asturiasen aurka. Ondoren, arratsalde horretan, Galizia edukiko dute eta, amaitzeko, igande goizean, Gaztela-Leon.
Infantil Neskak bide berdina egingo dute baina Debako Kiroldegian.
Bi selekzioak larunbat goizetik kontzentratuko dira (goizeko 09:00etatik) igandeko azkeneko partidua amaitu arte. Eibargo Hezkuntza Gunean lo egingo dute.
Eskerrak eman nahi diegu Zarauzko eta Debako Udalei hau guztia egiteko baimena emateagatik eta instalakuntzak uzteagatik.
Halaber, eskerrak ere ZAST ZARAUTZ eta DEBASKET klubei prestatutako laguntzarengatik eta emandako erraztasunengatik.
ZORTE ON ASTEBURUAN!