Sailkapen guztiak sutan daude azkeneko jardunaldi hau eta gero.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan MARISTAS LOGROÑO eta NAVASKET-ek zabaldu zuten jardunaldia 37-47ko emaitzarekin. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, naparrak beste martxa bat sartu zuten bigarren zatian garaipena lortzeko.

CONET FACILITY ARABA-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen JACOBEO ALBERITE-ren aurka 89-49. Partidu guztian gehiago izan zen talde arabarra sekulako erakustaldia emanez erasoan.

EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE eta VALLE DE EGÚES-en artean, naparrek denboraldiko seigarren garaipena lortu zuten 43-56. Lehenengo hiru laurdenetan lehia oso estu egon zen baina, azkeneko partzial horretan bailarakoak gehiago izan ziren partidua irabaziz.

LICEO MONJARDIN eta GETXO SBT-ren artean ere lehia oso estu egon zen 48-51eko emaitzarekin. Hala ere, lehenengo zatian etxekoak finago ibili ziren 10 gora iritsiz atsedenaldira. Bigarren zatian bizkaitarrak egoerari buelta eman eta 15-28ko partzial batekin emaitzari buelta eman zioten.

Azkenik, OPTICALIA UGERAGA SOPELA eta MEGACALZADO ARDOI-ren arteko neurketan, etxekoak lehenengo zati bikain bati esker 68-45 irabazi zuten. Bizkaitarrak laugarren garaipen jarraia lortu zuten, garaipen oso garrantzitsua A1-era sailkatzeko helburuarekin.

SAILKAPENA:

A-B multzoan aldiz liderrak ez du barkatzen ARANGUREN MUTILBASKET-en aurka 88-69 irabaziz. Beñat Jauregiren neskek hasieratik erritmo oso altua ezarri zuten erasoan eta nahiz eta naparrak hasieran erritmo horri eutsi, pixkanaka husten joan ziren. Maria Artetxe izan zen onena beste behin 24 punturekin.

GAZTE BERRIAK-ek ere ez du barkatzen Zarauztarrekin lidergotza partekatuz ALKIVENT TOJU-ren etxean 49-64 irabazi ondoren. Maria Ceciliak sekulako erakustaldia eman zuen 29 puntu sartuz hirukorik gabe.

LAGUNAK eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehian, naparrak denboraldiko zazpigarren garaipena lortu zuten 70-60. Partidua orokorrean parekatsu egon zen azken laurdenean etxekoak partidua haustea lortu zuten arte 21-14ko partzial batekin.

LEIOA SBT-k infartuzko garaipena lortu zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en aurka 62-60. Donostiarrei garaipenak ihes egin zien azken laurdenera 8 gora sartu eta gero. Bizkaitarrak azken 10 minutu horietan oso fin egon ziren Aiane Arranz bikain batekin (23 puntu).

Bukatzeko, ESCOLAPIOS BILBAO eta UNIBASKET LOGROÑO-ren artean, Bilbotarrak Errioxarren gainetik pasa ziren lehenengo minututik azkenkora arte 86-42 irabaziz.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

BERGARA KE SORALUCE eta ULACIA ZKE-ren arteko partiduan, Zarauztarrek 4 segunduren falta lortu zuten garaipena Unai Eizagirreren jaurtiketa libre bati esker, 70-71. Zarauztarrak ez zuten denboraldia ondo hasi baina, iada seigarren postuan kokatu dira azken 5 partiduetatik 4 irabazita.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eta EASO BASKET ANDATZA-ren arteko lehia ere azken segunduetan erabaki zen Donostiarren alde, denboraldiko bigarren garaipena lortuz 71-75. Bilbotarrak hasieran gehiago izan ziren baina, azken bi minutuetan garaipenak alde egin zien.

SAN PRUDENCIO bere partetik HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-ren gainetik pasa zen 88-50. Hasiera parekatsu bat eta gero, Gasteiztarrak geroz eta hobeto jolasten joan ziren garaipen sendoa lortuz.

GOIERRI ALMACENES USABIAGA eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-ren artean, bilbotarrak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten 61-68. Bigarren zati oso fin batek eman zien garaipena kanpokoei, talde gipuzkoarraren etxean.

PADURA-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen ZORNOTZA ST-ren aurka 82-74. Garaipen honekin aurrera pauso bat ematen dute sailkapenean, Zornotzarrei atzean utziz.

AGURAIN eta DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT-ren artean, Gipuzkoarrak denboraldiko seigarrena lortu zuten 46-64. Lehenengo zati gorabeheratsu bat eta gero, kanpokoak beste martxa bat sartu zuten hirugarren laurdenean partidua irabazteko.

Lehenengo bi sailkatuek itxi zuten jardunaldia, GETXO SBT eta ARABERRI BASKET CLUB-ek, lehenengoen garaipenarekin bigarren laurden itzel bati esker, 71-60. Garaipen oso garrantzitsua bi partiduko aldea ateratzeko Gasteiztarrei.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

Berdinketa laukoitza daukagu nesken lehenengo mailan, LOIOLA INDAUTXU-ren garaipenari esker JARDINERIA GORBEIA ARASKI-ren etxean, 62-71. Bilbotarrek azken laurden bikaina egin zuten 12-25eko partzialarekin hirugarren garaipen jarraia lortuz.

IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k bere partetik, emaitzari buelta eman behar izan zion azken laurdenean MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren aurka 68-64. Izan ere bilbotarrak hiruko emanaldi bati esker 7 gora sartu ziren azken laurdenean. Bertan, Donostiarrak sendo egon ziren 17-6ko partzial batekin emaitzari buelta emanez.

LA SALLE VERSIA da berdinketa laukoitz horretan dagoen beste taldea, denboraldiko zazpigarren garaipen jarraia lortu ondoren IZ4 HONDARRIBIA-ren aurka 57-51. Partidu gogorra izan zen non azken laurden fin bati esker lortu zuten garaipena Bilbotarrak, 17-7.

NAVARRO VILLOSLADA eta SAN IGNACIO PREMO-ren artean, naparrak gehaigo izan ziren 40-73. Hasieratik oso fin egon ziren Miguel Perezen neskak garaipenaren senda berreskuratuz bi porrot jarraien ondoren.

TABIRAKO BAQUE-k bere partetik hirugarren garaipen jarraia lortu zuen ZORNOTZA ST-ren aurka 55-49. Hirugarren laurdenean hautsi zuten partidua Durangoarrak 22-8ko partzial bati esker. Hala ere Zornotzarrak amaierara arte borrokatzen jarraitu zuten azken minutura arte irabazteko aukera edukiz.

NAJERA TURISMO eta EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren artean, bizkaitarrak asko sufritutako garaipena lortu zuten 60-65. Izan ere gehiago izan ziren partidu guztian zehar baina, etxekoek ez zuten etsi eta 27-15eko partzial batekin ia emaitzari buelta ematen diote.

Azkenik, LOINTEK GERNIKA eta UNIBASKET LOGROÑO-ren artean, Gernikarrak infartuzko garaipena lortu zuten 54-53. Azken hauek partidua kontrolpean eraman zuten azken laurdenera arte non, Errioxarrak partiduan sartu ziren azken minutuan irabazteko aukera edukiz.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU trataezin jarraitzen du garaipen berria lortuz MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 81-52. Garaipen honekin 3 partiduko aldea ateratzen diete bigarren sailkatuei.

DISDIRA BITXITEGIA ISB eta ASKARTZA CLARET-ek hiruko festibala antolatu zuten, etxekoen garaipenarekin 83-77. Lehenengoak 12 sartu zituzten eta bigarrenak aldiz 10. Oier Inda jokalari gaztea izan zen jokalari onena etxekoentzako 13 punturekin (18 balorazioa).

LA SALLE VERSIA-k ere garaipen sendoa lortu zuen ATLETICO SAN SEBASTIAN-en etxean 63-91. Bilbotarrak pixkanaka nahi zuten jokoa eraikitzen joan ziren, bigarren zatian partidua haustea lortu arte.

NAVASKET-ek aldiz AISLA ARMETI IBAIZABAL-i irabazi zion emaitzari buelta emanez azken laurdenean 82-72. Izan ere 30-13ko partzialarekin itxi zuten partidua bigarren laurdenetik aurrera galtzen joan eta gero.

SANTURTZI SK eta EASO BASKET TURDUS.WINE-n arteko partiduan, Donostiarrak gehiago izan ziren 59-82. Hasieratik erritmo handiarekin jolastuz eta Iñaki Eraunzetamurgilen erakustaldiaz lagunduta (25 puntu), bigarren postuan kokatzen dira Gipuzkoako hiriburukoak.

MEGACALZADO ARDOI ere AGUERRI LARRAONA CLARET baino gehiago izan zen 92-65 irabaziz. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarren zatian beste martxa bat sartu zuten naparrek garaipenaren senda berreskuratuz.

Azkenik, LEIOA SBT eta HYDROPYC URGATZI-ren artean, Markel Lagunillak garaipena eman zien etxekoei 3 hiruko sartuz azken minutuan (azkenekoa azken segunduan), emaitzari guztiz buelta emanez 58-57. Gasteiztarrei garaipenak alde egin zien azken minutura 7 gora sartu ondoren.

SAILKAPENA: