Kadete Nesken selekzioa definituta geratu da azkenean, 12 jokalariekin.

Asturias, Gaztela-Leon eta Galiziaren aurka jolastu ondoren, Luis Agirreren selekzioa 12 jokalariekin geratu da azkenean. Zarauzko Txapelketa bikain egon zen eta sentsazio oso onekin amaitu ondoren, lanean jarraitzea tokatzen da datorren igandeko entrenamendu saioekin.

Kadete Mutilak aldiz oraindik 13 jokalariekin egongo dira, azkeneko zalantzak baituzte. Llanerasen jolastu zen txapelketa irabazi eta gero, gogo askorekin daude orain prestakuntzaren azken txanpan sartzen ari garela.

Infantil Nesken kasuan ere Deban jolastu zuten Txapelketan oso pozik amaitu zuten orain arte landutako guztia praktikan jarri baitzuten. Igandean entrenamendu saioetara bueltatuko dira Irlandesas Kiroldegian.

Amaitzeko, Infantil Mutilak, pasa den asteburuan atseden hartuta Minicoparengatik, lanera itzuliko dira entrenamendu saio batekin goizean eta lagunarteko batekin arratsaldean. BASKONIA B taldearen aurka jolastuko dute Gasteizko San Andres Kiroldegian.

Geroz eta gutxiago gelditzen da Espainiako Txapelketetako eta talde guztiak azken ikutuak ematen hasiko dira.