Txapelketa oso baliogarriak jolastu zituzten gure selekzioek pasa den asteburuan Espainiako Txapelketa prestatzeko helburuarekin.

Ostiraleko entrenamendu saioak eta gero, Kadete eta U15 mutilek Llanerara bidaiatu zuten Asturias, Kantabria, Gaztela-Leon eta Galizien selekzioen aurka jolastera.

Lehenik eta behin Kadete Mutilak txapeldun geratu ziren partidu guztiak irabaziz lehenengo Kantabriari 42-70, bigarren partiduan Galiziaren aurka 69-78 eta amaitzeko Asturiasi 37-71.

Jairo Unzuék balorean jarri zuen lortutako guztia, “Merezitako 3 garaipen lortu ditugu. Oso pozik bukatu dugu ez soilik garaipenengatik baizik eta taldeak orain arte egin duen lanarekin batik bat, pixkanaka hezten ari baigara. Sentsazio oso onakin goaz.”

U15ak Infantil Txapelketa jolastu zuten gure Infantil Selekzioak ezin zuelako jolastu Minicopa zela eta. Hauek ere Txapeldun bilakatu ziren partidu guztiak irabazita Gaztela-Leonen aurka lehenengo 53-87, ondoren partidu oso parekatsu batean Galiziari 65-61 eta azkenik 25-75 Asturiasen aurka.

Gorka Gil bere partetik oso pozik amaitu zuen, “Esperientzia oso ona izan da, Oliten baino hobeto lehiatu dugu jokalari oso onen aurka eta jokalariak hobetzen joan dira. Oso pozik nago.”

Nesken selekzioek beraien partetik ostiralean normal entrenatu zuten eta larunbatetik aurrera kontzentratu ziren beraien Txapelketak jolasteko.

Kadete Neskak Zarautzen jolastu zuten hasiera bikain batekin Asturiasen aurka 75-33 irabaziz. Bigarrengoan ezin izan zuten Galizia oso sendo baten aurka 74-61 galduz. Igandean amaitu zuten Txapelketa neurketa zirraragarri batean garaipena eskuratuz 62-56 Gaztela-Leonen aurka eta, horrela, bigarren geratuz.

Luis Agirrek 3 partiduak ondo aztertu zituen, “Txapeketa on bat egin dugu, Asturiasen aurka hasieratik diferentzia markatu genuen eta diferentzia hori ondo gestionatu genuen. Galiziaren aurka aldiz kosta egin zitzaigun partiduan sartzea eta hasiera hori ordaindu egin genuen beraiek oso fin egon baitziren hiruko marratik. Azkenik Gaztela-Leonen aurka partidu oso gogorra izan da baina aldi berean kontzeptu oso interesgarrik ikusi ahal izan ditugu. Gustora gelditzen gara taldeak egin duen lanarekin Espainiako Txapelketara begira.

Azkenik, Infantil Neskek Deban jolastu zuten eta hauek ere bigarren izan ziren partidu bakarra galduz. Izan ere larunbatean oso fin egon ziren bi neurketak irabaziz Asturiasen aurka 81-77 eta 76-88 Galiziari. Igandean aldiz ezin izan zuten Txapeldun geratu zen Gaztela-Leonen aurka 44-61.

Joel Miezak taldearen jokua azpimarratu zuen, “Sentsazio oso positiboak izan ditugu, hobetzen joan baigara txapelketa guztian zehar. Asturiasen aurka hasiera kaxkar bati buelta ematea lortu genuen irabazten bukatzeko. Arratsaldean Galiziaren aurka momentura arte eduki ditugun minutu hoberenak jolastu genituen oso garbi edukiz zeintzuk diren gure ideiak. Amaitzeko Gaztela-Leonen aurka partidu oso zaila eduki dugu non gure jokua egitea asko kosta zaigun. Zapore gozoarekin amaitu dugu asteburua.”

Garbi geratu da denontzako esperientzia itzela izan dela eta oso positiboa prestakuntza moduan. Orain lanean jarraitzeko momentua iritsi da datorren igandeko entrenamenduekin Espainiako Txapelketa berehala baidator.