Lider guztiek lehenengo faseko 1º postua ziurtatu dute asteburu honetan.

KADETE NESKAK

ZAST GAP ZKE-k denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen URRATEGI BARNE DISEINUA-ren aurka 50-35 irabazi ondoren. Hasiera indartsu bati jarraipena emate lortu zuten Endika Marrahiren neskek Carla Estevez bikain batekin (21 puntu).

LOINTEK GERNIKA-k bere partetik barkatu gabe jarraitzen du ASEVI ARASKI-ren aurka 86-66 irabaziz. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, Gernikarrak beste martxa sartu zuten bigarren zatian menderatu gabe jarraitzeko.

ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA-k ere garaipen berri bat lortu zuen DINNTECO ARABA-ren aurka 74-48 irabazi eta gero. Partidu oso serioa egin zuten Ordiziarrak hasieratik Elene Balbas eta Natale Enaren lidergotzaz lagunduta (21 eta 22 puntu hurrenez hurren).

Azkenik, EASO IBAETA BASKET IRULEA eta LA SALLE BILBAO-ren arteko lehian, Bilbotarrak garaipena lortu zuten partidu estu batean, 45-54. Izan ere neurketa oso parekatsua izan zen une oro eta xehetasun txikiek egin zuten kanpokoek irabazi lortzea.

SAILKAPENA:

KADETE MUTILAK

Lidergotza jokoan zegoen eta BILBAO BASKET FUNDAZIOA-k mantentzea lortu zuen BASKONIA-ren etxean 71-101 irabaziz. Hasieratik bilbotarrak finago egon ziren eta erritmoa jetsi gabe lehenengo fase hau lider bezela amaitzea lortuko dute.

EFIK ISB-k garaipenaren senda berreskuratu zuen 118 puntu sartuz KREAN OINTXE!-ren aurka. Urko Arregik sekulako neurketa egitea lortu zuen 40 puntu eta 13 erreboterekin (45 balorazioa). Hasieratik gehiago izan zen etxeko taldea.

TABIRAKO BAQUE-k ere garaipen oso garrantzitsua lortu zuen ATLETICO SN SN-ren aurka 65-52 irabazi ostean. Eneko Arkarazok aurrera pauso bat eman zuen azken laurdenean bere taldearen garaipena ixteko 10 punturekin laurden horretan (guztira 33).

Bukatzeko, EASO BASKET COMERCIAL AZKUE eta BARAKALDO BALONCESTO-ren artean, Donostiarrak gehiago izan ziren 77-46 irabaziz. Garaipen honekin Gipuzkoarrak 3º postua ziurtatuta uzten dute eta horrekin batera A1-erako sailkapena.

SAILKAPENA:

JUNIOR NESKAK

Kadete Nesketan bezala, ZAST KURAYE ZKE-k denboraldiko bigarren garaipena lortu dute ere FUNDIBIDE ISB-ri 51-42 irabazteari esker. Lehenengo zati itzel bati eustea lortu zuten Zarauztarrak, moralez puzteko balio dien garaipen bat lortuz.

EUROMEX ARASKI-k bere partetik ezinbesteko garaipena lortu zuen BARAKALDO BALONCESTO-ren etxean 53-65. Lehenengo laurden on bat eta kanpoko jaurtiketak aprobetxatuz, garaipenaren senda berreskuratu zuten. Gainera, Iraurgiren porrotarekin, 5º postura igotzen dira A1-era sartzeko borrokan.

LOIOLA INDAUTXU 08 eta EASO IBAETA BASKET BURUNTZA-k jardunaldiko partidurik zirraragarriena jolastu zuten etxekoen garaipenarekin 73-72. Bilbotarrak aurrera pauso handia ematen dute garaipen honekin A1-era sailkatzeko helburuarekin.

Azkenik, liderrak, OPTICA TROCONIZ ARABA-k, ez zuen barkatu LOINTEK GERNIKA-ren aurka 60-49 irabaziz. Partiduak orokorrean tira-bira asko eduki zituen baina azken laurdenean Gasteiztarrak finago egon ziren garaipen berri bat gehituz.

SAILKAPENA:

JUNIOR MUTILAK

Junior Mutiletan ere lidergotza jokoan zegoen eta oraingoan BASKONIA A-rentzako izango da, 88-78 irabazi baitzuen BILBAO BASKET FUNDAZIOA-ren aurka. Lehenengo hiru laurdenetan Gasteiztarrak gehiago izan ziren eta nahiz eta Bilbotarrek bukaeraraino borrokatu, ezin izan zioten emaitzari buelta eman.

CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI eta LOIOLA INDAUTXU 07-ren arteko derbian, azken hauek gehiago izan ziren une oro 51-95 irabaziz. Ezinbesteko garaipena A1-era sailkatzea oso garesti baitago maila honetan.

ARABERRI BASKET CLUB-ak ere funtsezko garaipena lortu zuen MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 76-74. Neurketa itzela izan zen hainbat lidergotza aldaketekin azken minutuan erabakiz etxekoen alde. Garaipen honekin 5º postuan kokatzen dira Gasteiztarrak.

Amaitzeko, EASO BASKET CROMOVA-k ez zion aukerarik eman AXA AMURRIO-ri eta 67-83 irabazi zuen beraien etxean. Hala ere, arabarrak duintasunez lehiatu zuten baina A1-ean sartzeko borrokatzen jarraitu beharko dute.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: AITZIBER BESGA