Sailkapenak geroz eta estuago oporretara joan baino astebete lehenago.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan CONET FACILITY ARABA-k laugarren garaipen jarraia lortu zuen ordurarte lider bezela zegoen GETXO SBT-ren etxean, 55-66. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, bigarren zatian arabarrak beste martxa bat sartu zuten irabazten amaitzeko.

VALLE DE EGÜES da orain multzoko lider berria OPTICALIA UGERAGA SOPELA-ren aurka 60-44 irabazi ondoren. Naparrei kosta egin zitzaien partiduan sartzea baina, bigarren laurdenetik aurrera oso fin egon ziren erasoan arerioari irabazteko aukerarik eman gabe.

MEGACALZADO ARDOI eta LICEO MONJARDIN-en arteko derbian, etxekoek azken laurden itzel bati esker 67-50 irabazi zuten. Izan ere lehenengo 30 minutuak oso parekatsuak izan ziren baina, azken 10 minutuetan kanpokoak hustu egin ziren.

JACOBEO ALBERITE eta MARISTAS LOGROÑO-ren artean, errioxarrak 32-74 irabazi zuten. Istorio gutxiko partidua izan zen non hasieratik kanpokoak gehiago izan ziren mailako azken sailkatuaren aurka.

Azkenik, NAVASKET eta EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren arteko lehian, bigarren luzapenean erabaki zen partidua etxekoen alde, 62-60. Infartuzko partidua non bi taldeek irabazteko aukerak eduki zituzten azkenean txanpona naparren alde eroriz.

SAILKAPENA:

A-B multzoan aldiz ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka 55-38, A1-era sailkatzeko helburuarekin. Partiduak gorabehera asko eduki zituen non azken laurden itzel bati esker 15-2ko partzial batekin garaipena lortu zuten Donostiarrak.

ALKIVENT TOJU-k ere funtsezko garaipen lortu zuen LAGUNAK-en aurka 64-49 5º postua mantentzen jarraitzeko. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, hirugarren laurdenean Gasteiztarrak beste energia batekin sartu ziren partidua guztiz hautsiz.

UNIBASKET LOGROÑO eta GRAFICAS JUARISTI ZKE-ren artean, Zarauztarrak ez zuten barkatu garaipen berri bat lortuz 37-81. Hasieratik gehiago izan ziren Beñat Jauregiren neskak 4 falta soilik egon ziren partidu batean.

GAZTE BERRIAK-ek ere garaipena lortu zuen 59-47 ARANGUREN MUTILBASKET-en aurka eta lidergotza partekatzen jarraituko du beste aste batez. Hirugarren laurdenean lortu zuten etxekoek partidua haustea 21-3ko partzialarekin eta nahiz eta azken laurdenean Mutilbako taldeak emaitzari buelta ematen saiatu, ezinezkoa egin zitzaien.

Bukatzeko, LEIOA SBT-k garaipen sendoa lortu zuen TABIRAKO BAQUE-ren etxean 53-77. Leioatarrak gehiago izan ziren hasieratik eta denboraldiko laugarren garaipena lortu zuten.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

Liderrak denboraldiko lehen porrota gehitu zuen dinamika oso onean dagoen ULACIA ZKE-ren etxean, 72-65. Zarauztarrak hobeto sartu ziren partiduan baina hurrengo bi laurdenetan Bizkaitarrak partiduaren kontrola hartu zuten 2 gora sartuz azken laurdenera. Bertan, Mikel Zubizarreta gazteak baloia hartu eta 12 puntu sartuz garaipena etxean utzi zuen.

EASO BASKET ANDATZA eta BERGARA KE SORALUCE-ren arteko Gipuzkoar derbian, Bergarakoak garaipenaren senda berreskuratu zuen 70-72. Partidu oso parekatsua izan zen une oro azken minutura berdinketarekin iritsiz. Azken minutu horretan kanpokoak finago egon ziren garaipena gehituz.

ARABERRI BASKET CLUB-ak ere garaipenaren senda berreskuratu zuen Gasteiztar derbian SAN PRUDENTZIO-ren aurka 81-68. Lehenengo laurden klabe izan zen etxekoentzako non 24-13ko partzial bati esker partiduaren norantza erabakita utzi zuten.

CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen PADURA-ren aurka 92-46. Bilbotarrak bigarren laurdenetik aurrera oso fin egon ziren batez ere hiruko marratik eta ez zieten kanpokoei partiduan sartzeko aukerarik eman.

HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU eta AGURAIN-en arteko lehian Bilbotarrak garaipen garrantzitsua lortu zuten 81-74. Azken hauek lehenengo zatia menderatu zuten 15 gora joanez atsedenaldira eta, nahiz eta Arabarrak bigarren zatian hobeto egon, ez zuten lortu emaitzari buelta ematea.

ZORNOTZA eta UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren artean, garaipena Jesuitasera joan zen 56-69. Orokorrean Bilbotarrak finago egon ziren eta nahiz eta etxekoek duintasunez borrokatu, ezin izan zuten garaipena lortu.

Bukatzeko, DUPLOSTOCK OIARSOLEZO SKT eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren artean, etxekoak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten 71-47. Hasieratik gehiago izan ziren Gipuzkoar derbian eta errebotea guztiz dominatuz sailkapeneko 3º postuan mantentzen dira.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

JARDINERIA GORBEIA ARASKI mailako liderrak garaipenaren senda berreskuratu zuen EUSKOFRIZ ASKARTZA-ren etxean 47-67 irabazi ostean. Hala ere ez zen partidu erraza izan non Bizkaitarrek gogor aurre egin zieten eta azken laurdenera arte partidua egon zen. Bertan Gasteiztarrak 5-20ko partzialarekin partidua hautsi zuten.

IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-k bere partetik garaipen itzela lortu zuen UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren etxean bosgarren garaipen jarraia lortuz 60-65. Garaipen honekin sailkapeneko bigarren postuan kokatzen dira liderrarekin berdinduta.

SAN IGNACIO PREMO eta LA SALLE VERSIA-ren artean ere infartuzko partidua jolastu zen etxekoen garaipenarekin 45-44. Partidua une oro berdinduta egon zen azken segundura arte non txanpona naparren alden erori zen. Bilbotarrak garaipenen senda luze bati amaiera jarri zioten.

TABIRAKO BAQUE ere goiko postuetan sartzen da laugarren garaipen jarraiarekin UNIBASKET LOGROÑO-ren etxean 42-53 irabazi eta gero. Uste baino gehiago kosta zitzaion talde Bizkaitarrari non azken minutura arte ez zuen partidua itxi.

MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ri ere asko kosta zitzaion NAVARRO VILLOSLADA-ren aurka nahiz eta 60-47 irabazten bukatu. Azken laurdenean lortu zuten Bilbotarrak 20-8ko partzial bati esker partidua haustea eta 3º postuko berdinketa boskoitzean jarraitzen dute.

IZ4 HONDARRIBIA-k bere partetik LOINTEK GERNIKA-ren aurka 72-57 irabazi zuen lehenengo zati sendo bati esker. Izan ere 23-13ko partzial batekin hasi ziren eta ordutik partiduaren kontrola eraman zuten garaipen garrantzitsua lortuz aurkari zuzen baten aurka.

Azkenik, ZORNOTZA ST eta NAJERA TURISMO-ren artean, funtsezko garaipena lortu zuten etxekoak jeitsiera postuak atzean uzten hasteko, 66-57. Lehenengo laurden itzel bati esker lortu zuten bizkaitarrek garaipena errebotea dominatuz.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

Liderrak denboraldiko lehen porrota gehitu zuen EASO BASKET TURDUS.WINE etxean 73-68 galduz. Partidua une oro oso parekatsu egon zen azken minutuan erabakiz Donostiarren alde. Hirugarren garaipen jarraia hauentzako.

ASKARTZA CLARET-ek ez zuen barkatu eta partidu oso serioa eginez NAVASKET-i irabaztea lortu zuen 78-54. Garaipen honekin 2º postua mantentzen dute liderraren porroten zai lehenengo postura igo ahal izateko.

LA SALLE VERSIA-k ere garaipen garrantzitsua lortu zuen MEGACALZADO ARDOI-ren aurka eta 4º postura igotzen dira, 82-72. Azken laurden bikaian egin zuten Bilbotarrak denboraldiko laugarren garaipen jarraia lortuz.

ATLETICO SAN SEBASTIAN da sei garaipenekin dagoen beste taldea AISLA ARMETI IBAIZABAL-en etxean 72-75 irabazi ondoren. Partidu bikaina izan zen une oro azken minutu ikaragarri batekin non bi taldeek irabazteko aukerak eduki zituzten.

LEIOA SBT-k bere partetik garaipen sendoa lortu zuen MONDRAGON UNIBERTSIATEA-ren aurka 55-85. Hasieratik gehiago izan zen talde Bizkaitarra denboraldiko bosgarren garaipena lortuz.

HYDROPYC URGATZI-k bere partetik arnasa hartzen du porroten bolada txarrari agur esaten DISDIRA BITXITEGIA ISB-ren aurka 83-58 irabazi ostean. Partidu bikaina egin zuten Gasteiztarrek hasieratik eta aspalditik merezitako garaipena lortu zuten.

Bukatzeko, AGUERRI LARRAONA CLARET eta SANTURTZI SK-ren artean, garaipena Santurtzira joan zen 61-66. Emozio askoriko partidu bat izan zen non Bizkaitarrek lehenengo zati on bati jarraipena eman zioten arerio zuen bati irabaziz.

SAILKAPENA:

ARGAZKIA: LUIS ITURRIOZ