Abenduak 27an formakuntza saio berezi bat ospatuko da Josean Gaska Kiroldegian (Donostia) arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Alde batetik David Soria edukiko dugu entrenamendu saioetan jaurtiketa eta pasea nola integratu daitekeenari buruz hitz egiten.
Bestetik Jota Cuspinera egongo da joku dinamikoan spacing-a nola izan behar den azalduz.
Formakuntza hau lehenengo mailako bi entrenatzaileek emango dute beraz aukera ezinhobea izango da hauek nola lan egiten duten ikusi eta ikasteko.
EASO BASKET klubak, gure laguntzarekin, antolatu du ekitaldi hau baina mundu guztiarentzako irekia izango da, beraz… EZ GALDU AUKERA!!
Izena ematea derrigorrezkoa da beraz sartu hurrengo linkean eta bete zuen datuekin: https://forms.gle/vDLxuD6ofiEUqYyK7
ANIMATU!!