Badatoz Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroaren arteko Junior eta Mini Txapelketak.

Juniorretan mutilak izango dira lehenengoak bihar, Abenduak 28, goizeko 10:00etan hasiz Nafarroa eta Arabaren arteko lehiarekin. Ondoren, neurketa berdina izango dugu baino Nesken artekoa. Arratsaldean Gipuzkoak eta Bizkaiak jolastuko dute beraien artean finalera sailkatzeko helburuarekin. Txapelketa hau Villafranca herriko Kiroldegian jolastuko da.

Miniak aldiz Arrasaten jolastuko dute larunbatean hasiz ere final-erdiekin. Kasu honetan Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko lehiak izango dira lehenengoak arratsaldean jolastuz Araba eta Nafarroaren arteko bi lehiak.

Norgehiagokak zozketa bidez erabakitzen dira eta, aurten, bai Junior eta bai Minietan, parekatze berdina tokatu da, Gipuzkoa-Bizkaia alde batetik eta Nafarroa-Araba bestetik.

Final-erdien irabazleak hurrengo eguneko arratsaldean jolastuko dute Euskadi-Nafarroko txapeldunen kopa altxatzeko ilusioarekin. Halaber, galtzaileak ere edukiko dute aukera 3° postua lortzeko egun berdineko goizan.

Aurreko urteko edizioan, Bizkaia izan zen arrakastatsuena txapeldun bilakatuz Junior Neska eta Mutiletan eta baita ere Mini Mutiletan. Aurten, dena irekiago dagoela dirudi beraz adi egon beharko gara gertatzen dena ondo ikusteko.

Has dadila ikuskizuna!