Atzo David Soria eta Jota Cuspineraren formakuntza saioa ospatu genuen Donostiako Gasca Kiroldegian.

Davidek entrenamendu saioetan jaurtiketa eta pasea nola integratu daitekeenari buruz hitz egin zuen. Jotak aldiz joku dinamikoan spacing-a nola izan behar den azaldu zuen.

Bi hitzaldiak bikainak izan ziren eta bertara gerturatu zirenentzako esperientzia oso baliogarria izan zen.

Eskerrik asko David eta Jota emandako saio izugarriengatik eta baita ere EASO BASKET-i dena antolatzeagatik.