JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta MEGACALZADO ARDOI izan dira Lehen Mailetako Kopen Txapeldunak.
Asteburu izugarria izan da urteko azkenekoa Lehen Mailetako Kopen Final 4 ikusgarriekin.
Nesketan JARDINERIA GORBEIA ARASKI izan da txapelduna etxean jolasten zutela ondo aprobetxatuz. Lehenik eta behin LA SALLE VERSIA garaitu zuten final-erdi interesgarri batean. Lehenengo zati parekatsu bat eta gero, Gasteiztarrak hirugarren laurden bikain bat egin zuten 71-52 irabaziz.
Finala MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO-ren aurka izen zen eta hemen gidoia oso antzekoa izan zen pixkanaka aldea eraikiz azken laurdenean partidua haustea lortu arte 66-50ko emaitzarekin.
Bilbotarrak ezin izan zuten etxeko taldea garaitu baina aurretik bai IZ4 HONDARRIBIA lehenengo final-erdian. Bertan gehiago izan ziren hasieratiz eta finalerako txartela 73-45 irabaziz lortu zuten.
Mutilen Final 4a ere oso interesgarria izan zen MEGACALZADO ARDOI txapeldun bilakatuz. Final-erdian etxeko taldea eta mailako liderra den UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU eduki zuten infartuzko partidu batean 68-66. Finalean aldiz DISDIRA BITXITEGIA ISB non partidu gorabeheratsu batean hainbat lidergotza aldaketekin, bigarren zati sendo bat eginez 93-83 irabaztea lortu zuten Kopako Txapeldun bilakatuz.
Gipuzkoarrak final-erdian LA SALLE VERSIA-ri irabaziz lortu zuten finalean sartzea hiruko emanaldi batekin (15 hiruk0). Finalean bigarren laurden bikaina egin zuten baina orokorrean ezin izan zuten naparren eraginkortasunari eutsi.
Esan bezala, asteburu latza izan da maila handiko partiduekin eta mundu guztia asebete utzi dute.
Txapeldunek Kopa irabazteaz gain abantaila batzuk dituzte denboraldi bukaerako igoera fasean, izan ere, sailkapeneko 6-8 postuen artean geratzen badira zuzenean Final 4a jolastera pasatzen dira eta gainera, 2-5 postuen artean bada Final 4 hori etxean izango dute.