Araba Juniorretan eta Nafarroa Minietan izan dira lehiaketak menderatu dituzten selekzioak.

JUNIOR NESKAK

Junior Nesken txapelketan Arabarrak geldiezinak izan ziren NAFARROA-ri 47-70 irabaziz final-erdietan eta BIZKAIA-ri 82-59 finalean. Bi neurketak oso antzekoak izan ziren hasieratik gehiago izanez eta hirugarren laurden sendoekin partidua hausten. Uxue Arizti eta Lucia Chico izan ziren onenak arabarrentzako txapelketa guztian zehar.

BIZKAIA-k nahiz eta ezin izan zuten Arabarren erritmo altuarekin, txapelketa bikaina egin zuten finalean duintasunez borrokatuz eta aurretik, final-erdian, 62-47 irabaziz GIPUZKOA-ri.

3º eta 4º postuen lehian, NAFARROA eta GIPUZKOA-ren artean, sekulako partidua egin zuten bi selekzioek luzapenera joanez eta bertan, Enaia Veranesen hiruko bati esker azken segunduetan, garaipena naparrentzako izan zen, 87-85.

JUNIOR MUTILAK

Mutiletan ere ARABA izan zen txapeldun baina izerdi asko bota eta gero. Lehenik eta behin, final-erdian NAFARROA-ri 71-85 irabazi zioten baina emaitzari buelta emanez atsedenera 12 behera joan eta gero. Daniel Encinasen atsedenaldiko hitzaldiari esker, arabarrak beste energia batekin atera ziren bigarren zatia guztiz menderatuz. Finala aldiz oso ezberdina izan zen BIZKAIA-ren aurka 85-79 irabaziz. Partidua une oro oso parekatuta egon zen non azkenean txanpona arabarren alde erori zen, txapeldun bilakatuz.

Hala ere BIZKAIA-k sekulako txapelketa egin zuen nahiz eta Kopa ez altxatu. Aurretik, final-erdian GIPUZKOA-ren aurka azken segunduan irabaztea lortu zuten Aner Sarduiren saskiratze bati esker, 76-74.

3º eta 4º postuetan, NAFARROA gehiago izan zen hasieratik 72-48 irabaziz GIPUZKOA-ri. Gipuzkoarrei nekatuta nabaritu zitzaien aurreko eguneko esfortzu handiarengatik.

MINI NESKAK

Mini Txapelketetan sekulako giroa egon da partidu eder askorekin. Esan bezala, NAFARROA bilakatu zen txapeldun bezela ARABA eta GIPUZKOA-ri irabaziz hurrenez hurren. Final-erdian arabarren aurka oso ondo sartu ziren 12 puntuko aldea lortuz lehenengo laurdenean. Hortik aurrera partidua asko berdindu zen baina lehenengo 8 minutuetan lortutako aldeari eustea lortu zuten, 46-58. Finalean aldiz lehenengo zatia oso berdinduta egon zen non Gipuzkoarrak 2 gora joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian naparrak hobeto sartu ziren aurretik jartzea lortuz momentu batean baina, azken 8 minutuetara berdinketarekin sartu ziren. Azkenean garaipena Nafarrora joan zen 41-44eko emaitzarekin.

GIPUZKOA-k ezin izan zuen finala irabazi baina partaidetza izugarria eduki zuten aurretik BIZKAIA-ri 56-51 irabaziz final-erdian. Bizkaitarrak gehiago izan ziren lehenengo zatian 14 gora joanez atsedenaldira baina, Garazi Alzaren neskak, gai izan ziren egoerari buelta emateko finalerako txartela eskuratuz.

3º eta 4º postuetan, BIZKAIA oso superiorra izan zen ARABA-ren aurka markagailua ixtea lortuz 5. laurdenean, 65-13. Hala ere Arabarrak duintasunez borrokatu zuten une oro.

MINI MUTILAK

Azkenik, Mini Mutilen Txapelketan, NAFARROA izan zen garaile final-erdian ARABA-ri erraz irabaztea lortuz 47-80 baina, finalean aldiz, BIZKAIA-ren aurka azken segundura arte sufritzen jakin zuten 71-73 irabazten bukatzeko.

Bizkaitarrak, nahiz eta txapeldunen Kopa altxatu gabe geratu, partaidetza bikaina eduki zuten, bigarren postua lortuz. Final-erdian GIPUZKOA-ren aurka 69-76 irabazi zuten bigarren zati fin bati esker eta, txapelketako jokalari onenaren eskutik, Danel Tombo, 40 puntu sartu zituenak final-erdian. Finalean ere ez zen atzean geratu 24 punturekin.

3º eta 4º postuko partiduan GIPUZKOA-k garaipean eskuratu zuen ARABA-ren aurka partidu oso lehiatu batean, 76-65.