Bihar hasiko dute gure Kadete eta Infantil Selekzioek Espainiako Autonomia Erkidegoen Txapelketa.

Gaur iritsi dira gure neska-mutilak Huelvara Espainiako Txapelketa jolasteko ametsa bete ahal izatera.

Gaur azken entrenamenduak egin dituzte, talde dinamika ezberdinak eta jaurtiketa batzuk egiteko batez ere.

Bihar hasiko dute txapelketa eta gogo askorekin daude prestatutako guztia erakusteko eta batez ere gure koloreak janzteko Euskadi ahalik eta goragoen uzteko.

Lehenengoak Infantil Mutilak izango dira 13:30etan eginez debuta Nafarroaren aurka. Iñaki Ogararen mutilak D multzoan daude kokatuta eta 3 partidu jolastuko dituzte multzoko fasean. Hurrengo biak larunbatean jolastuko dituzte Ceutaren aurka 09:30etan eta Galiziaren aurka 17:30etan.

Hurrengoak Infantil Neskak izango dira, C multzoan. Joel Miezaren neskak Kantabriaren aurka jolastuko dute bihar 15:30etan eta larunbatean itxiko dute multzoko fasea Melillaren aurka 11:30etan eta azkenik Valentzia 19:30etan.

Kadete Mutilak E multzoan daude eta bertan soilik 2 partidu jolasten dira multzoko fasean. Debuta bihar egingo dute Kantabriaren aurka 19:30etan eta bigarrena larunbatean jolastuko dute Balear Uharteen aurka, 19:30etan ere.

Kadete Neskek larunbatera arte ez dute jolastuko, E multzoan daudelako eta mutilek bezela bi partidu dauzkatelako. Beraien kasuan Kantabria izango dute lehenengo 09:30etan eta gero Galizia 17:30etan.

Multzoko fasea amaitzean fase finala hasiko dute igandean non emaitzen arabera 1°-8° postuengatik edo 9°-16°-engatik jolastuko dute.

Gertatzen dena gertatzen dela, disfrutatu esperientzia eta erakutsi zer den euskalduna izatea!

AUPA EUSKADI!