Arrakasta izugarria gure Kadete eta Infantil Selekzioena Espainiako KDTINF Txapelketetan.

Izan ere emaitza bikainak lortu dituzte danak, 5º postuarekin Infantil Neskentzako, 6º Kadete Mutilentzako, 8º Kadete Neskak eta 10º Infantil Mutilak.

Esan bezala, Infantil Neskek lortu dute posturik onena multzoko fasean bigarren geratuz KANTABRIA-ri 62-12 eta MELILLA-ri 68-18 irabaziz baina txapeldun izan zen VALENTZIA-ren aurka 95-52 galduz. Final-laurdenetan oso ondo lehiatu zuten KATALUNIA-ren aurka baina ezin izan zuten garaipena lortu 74-48 eroriz. Hortik aurrera, bi garaipenekin itxi zuten txapelketa lehenik MADRIL-en aurka 72-84 irabaziz eta ondoren 72-59 KANARIAR UHARTE-en aurka.

Joel Miezak balorazio oso positiboa egiten du txapelketaren inguruan, “oso pozik gaude neskek egin duten lanarekin eta uste dugu prestakuntza guztian zehar lan izugarria egin dutela eskatzen genien erritmoari egokitzeko. Azkeneko bi porrotak eta gero gai izan gara burua altxatzeko eta txapelketa 5º postuan bukatzeko. Eskerrak eman nahi diegu ere familiei emandako babesa eta laguntzarengatik.”

Kadete Mutilek ere 5º postuan geratzeko finala jolastu zuten baina ezin izan zuten oso sendo egon zen VALENTZIA baten aurka irabazi, 53-94. Txapelketa era ezinhobean hasi zuten final-laurdenetara sailkatuz E multzoko lehenengo postuan, 74-50 KANTABRIA-ri eta 62-55 BALEAR UHARTE-ei irabazi ondoren. Final-laurdenetan txapeldun bilakatu zen KATALUNIA eduki zuten eta nahiz eta duintasunez lehiatu, 74-52 galtzen bukatu zuten. 5º postuaren borrokan lehenengo GALIZIA-ri irabazi zioten 67-53 eta lehenago aipatu dugun bezala ezin izan zuten VALENTZIA-k ipinatko erritmo altuarekin.

Hala ere Jairo Unzue oso pozik amaitu zuen, “hamarreko balorazioa eta esperientzia itzela beste behin oso berezia izan den talde batekin. Ezin dut gehiago eskatu, espero genuena baino hobeto lehiatu dugu. Gazte talde hau betirako eramango dut bihotzean eta eskerrak eman nahi dizkiet emandako guztiarengatik eta Euskadi merezi duen tokian uzteagatik.”

Kadete Neskek 8º postuarekin konformatu behar izan dute multzoko fase ezinhobea egin ondoren. Hala ere ez zen fase batere erraza izan non egun berdinean KANTABRIA-ri eta GALIZIA-ri irabazi zieten 61-58 eta 57-59 hurrenez hurren. Final-laurdenetan irabazteko faborito zen eta hala egin zuen KATALUNIA eduki zuten aurrean non, ezinezkoa egin zitzaien buruz buru lehiatzea 103-58 galduz. Hortik aurrera nekea nabaritzen hasi zen eta 67-77 galdu zuten ARAGOI-ren aurka lehenengo eta 52-65 GAZTELA-LEON-en aurka ondoren.

Luis Agirrek irakurketa ona egiten du 8º postua lortu eta gero, “Nahiz eta azkeneko 3 partiduak galdu, irakurketa on bat egiten dugu neskak dena eman dutelako lehenengo partidutik azkenekora arte, Galiziaren aurka partidu bikaina eginez. Emaitza ezinhobea.”

Infantil Mutilek ez zuten lortu final-laurdenetara sailkatzea NAFARROA eta GALIZIA-ren aurka galdu ostean 52-57 lehenengo eta 81-65 bigarren, nahiz eta CEUTA-ren aurka 68-17 irabaztea lortu. Beraz, 9º postuarengatik borrokatu zuten ARAGOI-ri 79-82 irabaziz final-laurdenetan, ASTURIAS-i 61-52 final-erdian baina, finalean ezin izan zuten KANTABRIA garaitu 60-70 galduz eta 10º postuan amaituz.

Iñaki Ogarak ere laburpen positiboa egiten du, “orokorrean balorazio oso positiboa egiten dugu, txapelketa pasa ahala jokalariak hobetzen joan dira sentsazio oso onekin amaituz. Batez ere esperientzia oso aberatsa eramaten dugu bai jokalariek eta bai entrenatzaileok.”

Laburbilduz eta emaitzetatik haratago eta nahiz eta hauek izugarriak izan, gure selekzioek esperientzia itzelaz gozatu dute abentura oso aberasgarria izanez etorkizunera begira eta garrantzitsuena, Euskadi goran utzi dute.

AUPA EUSKADI!