Junior Mailetan dena airean geratu da asteburu baten faltan.
KADETE NESKAK
Dana erabakita geratu da iada Kadete Nesken mailan azkeneko jardunaldiaren faltan.
LOINTEK GERNIKA izango da lehenengo fase honetako txapelduna, ZAST GAP ZKE-ri 35-86 irabazi ondoren. Gernikarrak garaitu gabe daude oraindik eta lehenengo fase hau horrela amaitzen saiatuko dira. Zarauztarrak aldiz 7º postuan geratuko dira eta A2-ra jeitsiko dira.
URRATEGI BARNE DISEINUA izango da momentuz A2-ra jeitsiko den beste taldea, azkeneko postuan baitago partidurik irabazi gabe oraindik. Hala ere pasa den larunbatean irabazteko gertu egon zen LA SALLE BILBAO-ren etxean 52-48. Bilbotarrak bigarren postuan bukatu dezakete lehenengo fasea.
ORDIZIA GORKA & TERE FISIOTERAPIA dago hirugarren ASEVI ARASKI-ren aurka 68-63 irabazi eta gero. Partidua oso parekatsua izan zen A1-ean egongo diren bi taldeen artean. Bigarren fasean lehia bizia edukiko dute Final 4-ean sartzeo.
Azkenik, DINNTECO ARABA eta EASO IBAETA BASKET IRULEA-ren arteko lehian, Donostiarrak 57-58 irabazi zuten infartuzko amaiera batean. Gipuzkoarrak 5º postuan daude eta Arabarrak 6º. Azken hauek A1-ean jolasten jarraitzeko Final 4 jolastu beharko dute.
SAILKAPENA:
KADETE MUTILAK
ATLETICO SN SN-k ezinbesteko garaipena lortu zuen EFIK ISB-ren etxean 6º postua lortzeko eta, horrekin, A1-ean jarraitzeko aukera mantentzen dute. Azpeitiarrak porrot honekin 7º izango dira eta A2-an egongo dira bigarren fasean. Emaitza 60-67 izan zen.
BILBAO BASKET FUNDAZIOA bere partetik lehenengo izango da EASO BASKET COMERCIAL AZKUE-ren aurka 72-59 irabazi ostean. Bilbotarrak lehenengo faseko onenak izan dira partidu bakarra galduz. Donostiarrak 3º izango dira iada bigarren fasean pentsatzen.
BASKONIA A eta TABIRAKO BAQUE-ren arteko lehia oso parekatsua izan zen 57-54ko emaitzarekin. Gasteiztarrak bigarren izango dira lehenengo fase izugarri bat eginez. Bizkaitarrak aldiz 5º daude baina 4º izateko aukerekin eta, nahiz eta garrantzi handirik ez izan lehenengo fase honetan, denori gustatzen zaigu ahalik eta gorago egotea.
Azkenik, BARAKALDO BAONCESTO KREAN OINTXE!-ren gainetik pasa zen 89-35. Bizkaitarrak dira Tabirako Baque-ren aurka 4º postua jolastuko dutenak hurrengo astean. Gipuzkoarrak aldiz azkenak dira eta iada bigarren fasean pentsatzen daude hurrengo denboraldian Euskal Ligan mantentzeko helburuarekin.
SAILKAPENA:
JUNIOR NESKAK
Gauza asko daude jokoan oraindik jardunaldi baten faltan Junior Nesketan, 5º postuaren borrokan. Izan ere 5º izateak A1-ean egoteko txartela ematen dizu, seigarrenak Final 4a jolastu behar du eta 7º A2-ra doa.
Momentu honetan EUROMEX ARASKI dago 5º nahiz eta LOIOLA INDAUTXU 08-re aurka 68-61 galdu. Gasteiztarrak bere esku dute sailkapena baina ez dute partidu erraza izango hurrengoa.
BARAKALDO BALONCESTO-k funtsezko garaipena lortu zuen ZAST KURAYE ZKE-ren aurka 38-45. Garaipen honekin 6º postuan daude kokatuta eta, hurrengo partidua irabazi eta Gasteiztarrak galtzen badute, 5º izango dira.
Zazpigarren FUNDIBIDE ISB dago eta lehenengo bere partidua irabazi beharko luke 6º izateko aukera edukitzeko. Izan ere aberajeak daudela eta 5º izatea ezinezkoa du. Pasa den asteburuan LOINTEK GERNIKA-ren etxean galdu zuten 65-57 bosgarren izateko aukera hori galduz.
Bukatzeko, bi lehenengo sailkatuak, EASO IBAETA BASKET BURUNTZA eta OPTICA TRONOCIZ ARABA-k jolastu zuten Donostiarren garaipenarekin 63-60. Hala ere arabarrak lehenengoak izango dira bai ala bai aberajea irabazita baitute. Bi taldeak lehenengo faseko talde onenak izan dira eta Euskadiko txapeldun izateko faborito bezela aurkezten dira.
SAILKAPENA:
JUNIOR MUTILAK
Junior Mutiletan ere dena airean dago berdinketarekin 5º postuan.
Lehenik eta behin LOIOLA INDAUTXU 07 dago 4º postuan baina, oraindik atzera begira. Asteburuan ezin izan zuen lehenengo izango den eta zuzenean Espainiko Txapelketan pentsatzen ari den BASKONIA A-ren etxean, 105-31.
AXA AMURRIO dago 5º postuan MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren aurka 85-67 irabazteari esker eta bere esku dute horrela gelditzea. Gipuzkoarrak aldiz 7º daude baina aukera txiki bat dute behintzat 6º izateko. Hori bai, irabazi beharra dute azkeneko jardunaldian eta Arabarretako baten batek galdu.
Izan ere ARABERRI BASKET CLUB dago 6º postuan CENTRO DE ESTUDIOS MIKELDI USK-ren aurka irabazi ondoren 74-64. Gasteiztarrak oraintxe bertan A1-ean jarraitzeko Final 4a jolasteko postuan daude baina zuzenean A1-era edo A2-era joatea dute azkeneko jardunaldian gertatzen denarekin. Bilbotarrak aldiz azkenak izango dira pixkanaka hobetzen joan diren lehenengo fase batean.
Azkenik, BILBAO BASKET FUNDAZIOA eta EASO BASKET CROMOVA-k jolastu zuten etxekoen garaipenarekin 82-64. Bi taldeak bigarren eta hirugarren izango dira hurrenez hurren eta burua iada bigarren fasean dute.
SAILKAPENA: