Sailkapenak estutu egin dira 2025 urteko lehen jardunaldia eta gero.

NESKEN BIGARREN MAILA

A-A multzoan GETXO SBT liderrak ez zuen barkatu EGUZKITZA SAGARDOTEGIA TAKE-ren aurka 57-29 irabaziz. Garaipen honekin A1-erako sailkapena oso ondo jartzen zaie Bizkaitarrei.

Hortik aurrera sailkapena sutan dago berdinketarekin bigarren postuan CONET FACILITY ARABA eta VALLE DE EGÜES-en artean eta berdinketa hirukoitz batekin laugarren postuan OPTICALIA UGERAGA SOPELA, MEGACALZADO ARDOI eta NAVASKET-en artean.

Azken hauek 57-50 irabazi zuten VALLE DE EÜES-en aurka funtsezko garaipen bat lortuz sailkapeneko goiko partean sartzeko.

MEGACALZADO ARDOI-k ere garaipen sendoa lortu zuen CONET FACILITY ARABA-ren aurka 62-43.

Azkenik, OPTICALIA UGERAGA SOPELA-k azken sailkatua den JACOBEO ALBERITE-ren etxean irabazi zuen 18-63.

Bestalde, LICEO MONJARDIN ere laugarren postutik gertu dago MARISTAS LOGROÑO-ren aurka 56-49 irabazi ondoren.

SAILKAPENA:

A-B multzoan aldiz berdinketa lehenengo postuan dugu.

GRAFICAS JUARISTI ZKE-k eta GAZTE BERRIAK-ek beraien partiduak irabazi zituzten asteburuan ATLETICO SAN SEBASTIAN eta ESCOLAPIOS BILBAO-ren aurka hurrenez hurren. Zarauztarrak partidu oso serioa egin zuten hasieratik 53-83 irabaziz. Naparrak aldiz gehiago sufritu zuten baina mailako zelairik zailenetako batean irabaztea lortu zuten 39-43.

ALKIVENT TOJU da hurrengo sailkatua dinamika oso onean. Oscar Garciaren neskak hirugarren garaipen jarraia lortu zuten bigarren zati fin bati esker eta 13 hiruko sartuz TABIRAKO BAQUE-ren aurka.

LAGUNAK ere 8 garaipenekin dago UNIBASKET LOGTOÑO-ri 48-73 irabazi ondoren. Errioxarrak nahiz eta oraindik partidurik ez irabazi oso ondo lehiatzen ari dira.

ARANGUREN MUTILBASKET-ek bere partetik funtsezko garaipena lortu zuen LEIOA SBT-ren aurka 78-67 eta A1-ean sartzeko aukerak mantentzen ditu.

SAILKAPENA:

MUTILEN BIGARREN MAILA

Mutilen bigarren mailan ere dena oso estu jarri da GETXO SBT liderraren porrota eta gero ZORNOTZA ST-ren etxean 69-65.

ARABERRI BASKET CLUB-ak EASO BASKET ANDATZA-ren etxean 65-67 irabazi zuen azken segunduan eta lidergotza partekatzen du momentu honetan GETXO SBT-rekin.

OIARSOLEZO S.K.T. eta CABARRI GALVANIZADOS UNAMUNO dinamika ezinhobean datoz liderretatik garaipen batera, lehenengoak 78-74 irabazi ondoren UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-ren aurka eta 86-81 BERGARA KE SORALUCE-ren aurka bigarrenak.

SAN PRUDENCIO eta ULACIA ZKE-k lehia oso parekatsua eduki zuten etxekoen garaipenarekin 75-67. Javier Lopezek sekulako erakustaldia eman zuen 35 punturekin (8 hiruko).

AGURAIN eta GOIERRI ALMACENES USABIAGA-ren artean ere lehia oso estu egon zen Gipuzkoarren garaipenarekin 53-58. Emaitza honekin berdinduta gelditzen dira sailkapenean.

Azkenik, HOTEL GRAN BILBAO SANTUTXU-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen aurkari zuzena duen PADURA-ren aurka 62-46.

SAILKAPENA:

NESKEN LEHENENGO MAILA

Senior Nesketan bi lehenengo sailkatuen arteko neurketa egon zen JARDINERIA GORBEIA ARASKI eta IBAETA BASKET EASO CAFES BAQUE-ren artean. Partiduak ez zuen iruzur egin eta sekulako lehia bizi izan zen Gasteiztarren garaipenarekin 57-55.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU Donostiarrekin berdindu dute LA SALLE VERSIA-ren aurkako derbian 76-68 irabazi ostean eta, SAN IGNACIO PREMO ere bigarren postu horren lehian sartu da TABIRAKO BAQUE-ri 80-67 irabazita.

Sailkapeneko beheko partean UNIBASKET LOGROÑO-k garaipen oso garrantzitsua lortu zuen NAJERA TURIMOS-ren etxean 64-68 aurrera pauso txiki bat emateko.

EUSKOFRIZ ASKARTZA-k ere funtsezko garaipena lortu zuen azken sailkatua den NAVARRO VILLOSLADA-ren aurka 70-67 eta pixkanaka gora egiten ari dira.

IZ4 HONDARRIBIA eta ZORNOTZA ST-ren arteko lehian Gipuzkoarrak azken minutuan Nora Ramosek sarturiko hiruko bati esker hirugarren garaipen jarraia lortu zuten, 57-55, sailkapeneko erdialdean finkatzeko.

Bukatzeko MAZARREDO FISIOTERAPIA UNAMUNO eta LOINTEK GERNIKA-ren arteko lehian etxekoak finago egon ziren orokorrean garaipenaren senda berreskuratuz, 62-55.

SAILKAPENA:

MUTILEN LEHENENGO MAILA

UNIVESIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU-k ez zuen barkatu LA SALLE VERSIA-ren aurkako derbian 63-75 hirugarren laurden bikain bati esker.

ASKARTZA CLARET eta EASO BASKET TURDUS.WINE-k bigarren postua partekatzen dute garaipena eskuratu eta gero MEGACALZADO ARDOI eta HYDROPYC URGATZI-ren aurka hurrenez hurren. Bizkaitarrak 87-83 irabazi zuten eta Gipuzkoarrak 82-73.

DISDIRA BITXITEGIA ISB-k MONDRAGON UNIBERTSITATEA-ren gainetik pasa zen Gipuzkoar derbian 102-76 Ibon Guridiren lidergotzaz lagunduta eta 16 hirukoekin.

ATLETICO SAN SEBASTIAN-ek ere garaipena lortu zuen NAVASKET-en etxean 71-75 laugarren postuko berdinketa laukoitzean sartzeko.

AGUERRI LARRAONA CLARET eta LEIOA SBT-ren artean garaipena Bizkaitarrentzako izan zen azken laurden sendo bati esker 56-67.

Amaitzeko, AISLA ARMETI IBAIZABAL eta SANTZURTZI SK-ren artean etxekoak pixkanaka partiduaren kontrola hartzen joan ziren porroten bolada txarrarekin amaituz, 87-67.

SAILKAPENA: